Donostia Kultura Poesia Lehiaketa

Partekatu

Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako DK poesia lehiaketaren 6. edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Helburua euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da: 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da.

Lanen luzera gehienez 1000 bertso-lerrokoa izango da eta gutxienez 600ekoa. Lanak aurkezteko epea 2022eko abenduaren 31n amaituko da.

Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli Tolaretxipi idazleek osatuko dute epaimahaia, eta irabazlea 2023ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera.

Irabazleak 1.000 euroko saria izango du, baita Imanol Larrinagaren margolan bat ere. Bi horietaz gain, Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du eta garailea Poesia eta Pentsamendua errezitalean parte hartzera gonbidatua izango da.

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu