2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

‘Nora goazen jakin gabe’ (Lilo)

Iruñerriko Lilo taldeak lehen albuma argitaratu du 2023an: ‘Nora goazen jakin gabe’. Poparen eragina nabaria da beraien kantuetan, nahiz eta beste estilo batzuekin ere jolasten diren, hala nola rockarekin indiearekin edota folkarekin. Maria Mateo (ahotsa eta konposizioak), Pello Iturria (bateria eta ahotsa), Oihane Gulina (pianoa eta koruak), Julen Hoyuelos (gitarrak), Nekane Ibero (gitarra, baxua eta koruak) eta Irama Otero (gitarrak)… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Etorkizuna ginenean (Leihotikan)

Leihotikan talde nafarrak ‘Etorkizuna ginenean’ (Gor) estudioko zazpigarren lana aurkeztu du 2023an. Gaztain Estudioetan grabatu dute Eñaut Gaztañaga teknikariarekin eta Gorka Urbizuren ekoizpenarekin. Masterizazioa, berriz, Bartzelonako Ultramarinos estudioetan egin dute. Euskal punk rockaren adierazle nagusietakoa dugu Leihotikan eta album aparta ondu dute. Disko hau merezimenduz sartu da 2023ko gure gogokoenen zerrendan.rtu da 2023ko gure Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

‘Mapa eta lurraldea’ (Mamu)

Mamu, Bilboko estoldetatik datorren hardcore laukotea da. ‘Mapa eta lurraldea’ debuteko lana argitaratu dute 2023an, zazpi kantuz osatutako lan indartsua. Besteak beste Raust, Sen Horx, Ukabila, eta bereziki Haxotz taldeetan ibilitako musikariak dira Luzu, Alex, Txira eta Jokin, taldeko lau kideak. Santutxutik hasi dute Euskal Herri osorako erasoa, benetan interesgarria iruditu zaigun bilduma batekin. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Mocker’s

2010. urtean Durangon sortutako rock hirukotea da Mocker’s. Jon Garcíak (Baxua eta ahotsa), Asier Eliasek (Bateria) eta Ritxi Blancok (Gitarra) osatzen duten proiektuak hard rock psikodelikoa, progresiboa eta alternatiboa jorratzen dute: Izatearen inguruko letra existentzialistek beraien proposamen artistikoa borobiltzen dute. 2023an estudioko laugarren lana aurkeztu dute, ‘Argi Egin’ izenburukoa. Mocker’s taldearen rock espazial eta konplexua izugarri gustatu zaigu. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Muzak

Muzak talde gipuzkoarrak estudioko lehen lana argitaratu du 2023an, ‘Irabaziak eta galerak izenburukoa. Joanes Iñurrietak (Soraluze), Ruben Irigoyenek (Elgoibar) eta Aitor Sagarmendik (Mutriku) osatutako hirukoteak post-rock eta rock progresiboa jorratzen dute. 2021. urtean kaleratutako ‘Programaturik’ albumaren ondoren, lau abestiko EP berria dakarte. Lan honetan metalera eta baita pop-era ere hurbildu dira Muzak taldekoak. Sortu zenetik hona erakutsi duten eboluzioa oso… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Sukena

Sukena taldeak pop-rock dotorez beteriko debuteko lana kaleratu du 2023an, ‘Guztia gordetzea ezinezkoa da’ izenburukoa. Oñatiko Eider eta Naia (ahotsak) dira proiektuaren sortzaileak. Akustiko formatuan kontzertuak ematen hasi ziren eta denbora batez horrela ibili ondoren, Asier Igartua (gitarra) gehitu zitzaien. Disko grabatzeko, berriz, Iratxe Urzelai (baxua) eta Xabier Albistegi (Bateria) batu dira taldera, Xantirekin (gitarra) batera. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Tooth

2009an Gernikan sortutako post-hardcore taldea da Tooth. 2012an atera zuten lehen lana. Ondoren etorri ziren ‘Bi’ eta ‘Amaierarik ez…’. 2023an, berriz, ‘Errautsetatik indartsua kaleratu dute, hainbat zigiluren laguntzarekin: (xCementeriox (EUS), Cosmic Tentacles (EUS), Iparragirre Records (EUS) eta Sounds Like Sunday (GZ)). Hurbiletik jarraitzeko moduko taldea da zalantzarik gabe.. Irakurri gehiago
1 2 3 4 5 6 14