2023ko musika nobedadeak Musika 

Golden blend: Bonben Zaldunak

Debuteko albuma argitaratu du 2023an Golden Blend talde gipuzkoarrak. Besteak beste Red Hot Chilli Peppers, Nirvana, The Offspring edota Smashing Pumpkinsen eragina aitortzen dute lana osatzen duten hamaika kantuetan. Bergara eta Antzuolako lau gazte dira dute Golden Blendeko kideak: Xabier Iñurrieta (gitarra eta ahotsa), Alatz Etxebarriarteun (gitarra eta ahotsa), Julen Garmendia (baxua eta koruak) eta Antxon Arregik (bateria eta koruak) Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Ander Zubillaga:

Ander Zubillaga (Tolosa, 1990) gitarrista hainbat taldetako partaide izan da (Governors, Xabi Solano, Izaro, Huntza, Postal Kolekzionistak, Txaston Dixieband, Mikel Moreno, Iker Lauroba…). 2023an bakarkako lehen albuma kaleratu du, ‘Itsasoan Elurrap EPa. Fingerstyle estiloa du ardatz Ander Zubillagaren musikak. Bere konposizioetan nabaria da Bluesa, Countrya eta Rocka gisako estiloen eragina. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Ibil bedi: Goldea

2023an argitaratutako ‘Goldea’ album luzearekin, Ibil Bedi taldea nolabaiteko heldutasunera iritsi dela esan daiteke. “Goldeak lurra iraultzen du, aurreko landaketatik geratzen den guztia erauziz landaketa berri bat eman dadin“, halaxe azaltzen du taldeak ideia hori diskoaren aurkezpena egiterakoan. Diskoak biltzen dituen hamar abestiak oso modu desberdinean sortu eta ekoitzi dela esan genezake. Hainbat geruza gehitu dizkiete horietako guztiei: gitarra distortsionatuak… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Eraul: ‘Haatik behera’

Eraul du izen artistiko Asier Beramendi donostiar musikariak. Indie-pop generoan sailka daitezkeen kantuak idazten ditu, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz. Salamankan eta Suedian (hamar hilabetez bizi izan zen herrialde hartan, beka batekin) hasi zen jotzen eta musika-ekoizpenaren munduan sakontzen. ‘Haatik behera’ single borobila argitaratu du 2023an ‘Kontadores zuzenean live’ zuzeneko EParekin batera. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Habi: Ohartu

Jon Ander Artola (bateria) eta Yeray Gascon (gitarra eta ahotsa) dira Habi taldeko kideak. 2023an ‘Ohartu’ (Elkar) album luze interesgarria argitaratu dute. Lan zuzen, rockero eta gitarreroa da. Eta izugarri gustatu zaigu. Taldea 2018an sortu zen eta geroztik bi disko luze grabatuak zituen, ‘Loratu’ (Autoekoizpena, 2018) eta ‘Koloreak’ (Elkar, 2020). Talde bikaina. Bere diskoa entzutea gomendatzen dizugu. Irakurri gehiago
1 2 3 4 5 6 9