2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Akaleia: Ondoloin

Akaleia du alter ego Oihana Rodriguez musikari eta sortzaileak. Izatez teklatu jolea eta estilo desberdinetako hainbat taldeetan jo izanaz gain, ibilbide luzea du musikaren munduan. 2023an, bakarkao ibilbideari ekin dio. Eta erabaki horren emaitza dugu ‘Ondoloin’ albuma. Elektronika, pop-a, rocka eta baita metala ere uztartzen ditue bere koktel Oihana Rodriguez “Akaleia” izenpean aurkezten zaigun artista bat da. Izatez teklatu jolea… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Indabe

Donostiako Antiguo auzotik datorkigu Indabe taldea. Amaiak, Uxuek, Norak eta Peruk (baxua, guitarrak eta bateria, hurrenez hurren) osatzen dute eta musikalki pop-rock eremuetara garamatzate. Bi urte inguruz jai eta gaztetxeetan bertsioak jotzen ibili ondoren, haien lehen maketa kaleratu zuten 2023ko uztailean. ‘Noiz arte?’ 18 urteko lau gazteren kezka eta ilusioak islatzen dituzte beraien kantuetan. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Lotura

Lotura taldeak ‘Erantzunaren zain’ EPa aurkeztu du 2023an. 2021ean kaleratutako ‘Automatak izan’ (Gaua Records) izenburuko lanaren ondotik dator album hau. Andoni Ugalde gitarrajoleak sortutako proiektua da Lotura, Pablo Bueno (baxua), Antonio Suarez (bateria) eta Iker Aginaga (ahotsa) musikari eta lagunekin batera. Metalaren inguruan mugitu dira taldea sortu zenetik. Bi urteko epean, hainbat kontzertu eman dute eta ‘Los Conciertos de la… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Izpi (Alejo Orgegozo)

Ke Lepo du izena Alejo Orbegozo musikari eta konpositore zestoarraren proiektu berriak. Hainbat proiektutan aritu ondoren, ‘Izpi’ izenburuko bakarkako lehen albuma kaleratu du 2023an. Disko honetan, elektronika argi eta introspektiboa hartu du abiapuntu, ukitu ilunekin nahastuz. Horrela, paisaia intimo bezain pertsonala osatu du Forbidden Colours diskoetxearekin argitaratuko den lan interesgarri honetan. Alejo Orbegozo musikari eta konpositore zestoarraren proiektu berria da… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Galder

Galder Izagirre Berri Txarrak, Kuraia eta DUT taldeetan aritu da bateria jotzen. Orain, berriz, bakarkako bideari ekitea erabaki du eta horren emaitza du ‘ESC’ (Forbidden Colours) bakarkako albuma. Beral konposatu, interpretatu eta ekoitzi ditu albuma osatzen duten hamar kantuak. Bertan, maisutasunez uztartu ditu rock doinuak, soinu elektronikoak eta gitarra indartsuak, atmosfera ilun eta dentsoak sortzeko. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Jabi Patxon eta Kofradia Rock

‘Iraganaren ideiak’ du izenburu Jabi Patxon eta Kofradia Rock taldearen estudioko hirugarren lanak. Sei abestiz osatutako EPa dugu folk rock dotorea jorratzen duen proiektu musikalaren emaitza berria. Jabi Patxon, Cesar Tejada, Asier Olabarrieta eta Fakundo Amador musiariek osatzen dute banda. Jabi Patxon (Lekeitio 1970) bakarlari moduan aritu izan da 2010 urtetik 2020ra, bidean hiru lan kaleratu dituela. 2021.urtean Cesar, Asier… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Ayra Starr

Ayra Star dugu Afropop-aren ‘it-girl’ (neska estilosoa) berria. 2021an kaleratu zuen lehen albuma, ‘19 & Dangerous‘, maitasun toxikoei buruzko bilduma aparta. 20 urte besterik ez dituen arren, nolabaiteko heldutasuna adierazten dute Ayra Starr-en testuek eta ahotsak. Hari entzunda, beterano baten aurrean gaudela pentsa dezakegu. Hurrengo urteetan hurbiletik jarraitu beharreko artista gaztea. Irakurri gehiago
1 4 5 6 7 8