Twin Melody

Twin Melody, Lizeth and Paola, identifikazio-artista ere ezaguna, bideragarriak diren espainiar ikus-entzule eta sortzaile binak dira. Lizeth eta Paola ikasleak dira eta musika bidezko sorkuntza, abesti eransten eta dantza artistikoak eginizan dituzte. Biok kantuan aritzen dira, abesten eta interpretatzen dituzte bai euskaraz bai gaztelaniaz. Twin Melody Youtube plataforma gunean daude, eta bertan argitaratzen dute beren musika-egitasmoak, cover abestiak eta beste…

Gehiago irakurri

Jon Kortajarena

Jon Kortajarena, 1995eko apirilaren 19an jaioa Bilbon, Gipuzkoako modeloa eta aktorea da. Jon Kortajarena mundu mailako modeloa da eta hainbat naziotan ospatutako modaren pasarela handienetako batzuetan aritu izan da. Bere ospea handitzen jarraitzen du, eta moda tailer eta marka handienen aurkezle izan da. Bestalde, Jon Kortajarena aktore gisa ere egin du lan, hainbat film eta telesailetan parte hartuz. Haren lanak…

Gehiago irakurri

KONEKTA IDEIAK

KONEKTA IDEIAK Bilboko Udalaren ekimen bat da, eta esparru sozial, artistiko eta teknologikoetan gazteen ekimenei laguntza eman nahi die. KONEKTA programaren parte da. Gazteentzako zerbitzu eta jardueren eskaintza berria da, eta bere printzipioen artean dago gazteek hiriaren diseinuan eta garapenean parte har dezaten eta konpromisoa har dezaten sustatzea, bai eta gazteek Eusko Jaurlaritzaren laguntza duen Programak bultzatutako jarduerak diseinatu eta gauzatzeko ardura har dezaten sustatzea ere. Oraingo…

Gehiago irakurri

Etorkizuna ginenean (Leihotikan)

Leihotikan talde nafarrak ‘Etorkizuna ginenean’ (Gor) estudioko zazpigarren lana aurkeztu du 2023an. Gaztain Estudioetan grabatu dute Eñaut Gaztañaga teknikariarekin eta Gorka Urbizuren ekoizpenarekin. Masterizazioa, berriz, Bartzelonako Ultramarinos estudioetan egin dute. Euskal punk rockaren adierazle nagusietakoa dugu Leihotikan eta album aparta ondu dute. Disko hau merezimenduz sartu da 2023ko gure gogokoenen zerrendan.rtu da 2023ko gure

Gehiago irakurri

‘Mapa eta lurraldea’ (Mamu)

Mamu, Bilboko estoldetatik datorren hardcore laukotea da. ‘Mapa eta lurraldea’ debuteko lana argitaratu dute 2023an, zazpi kantuz osatutako lan indartsua. Besteak beste Raust, Sen Horx, Ukabila, eta bereziki Haxotz taldeetan ibilitako musikariak dira Luzu, Alex, Txira eta Jokin, taldeko lau kideak. Santutxutik hasi dute Euskal Herri osorako erasoa, benetan interesgarria iruditu zaigun bilduma batekin.

Gehiago irakurri

Mocker’s

2010. urtean Durangon sortutako rock hirukotea da Mocker’s. Jon Garcíak (Baxua eta ahotsa), Asier Eliasek (Bateria) eta Ritxi Blancok (Gitarra) osatzen duten proiektuak hard rock psikodelikoa, progresiboa eta alternatiboa jorratzen dute: Izatearen inguruko letra existentzialistek beraien proposamen artistikoa borobiltzen dute. 2023an estudioko laugarren lana aurkeztu dute, ‘Argi Egin’ izenburukoa. Mocker’s taldearen rock espazial eta konplexua izugarri gustatu zaigu.

Gehiago irakurri

Tooth

2009an Gernikan sortutako post-hardcore taldea da Tooth. 2012an atera zuten lehen lana. Ondoren etorri ziren ‘Bi’ eta ‘Amaierarik ez…’. 2023an, berriz, ‘Errautsetatik indartsua kaleratu dute, hainbat zigiluren laguntzarekin: (xCementeriox (EUS), Cosmic Tentacles (EUS), Iparragirre Records (EUS) eta Sounds Like Sunday (GZ)). Hurbiletik jarraitzeko moduko taldea da zalantzarik gabe..

Gehiago irakurri

Zatibi

Zatibi Azkoitiko Mikel Iraeta artistaren alter egoa da. Orain arte, lau disko argitaratuak zituen, bi bakarka bere izenpean eta beste bi RO taldearekin. 2023. urtean ‘ODD’ izeneko diskoa aurkeztu du ezizen horrekin. Elektronika dantzagarria eta zuzena jorratzen du Zatibik. Melodia erakargarriak, perkusio organikoak eta euskarazko sanpleak entzun daitezke

Gehiago irakurri

Zeker

Zeker taldeak debuteko lana argitaratu du 2023an, ‘Su hartu bitartean’. Euskarazko bost abestiz osatutako EP honetan, punk-rockera hurbildu dira, egunerokotasunak eta bizi dugun gizartearen norabideak sortutako kezkei buruz mintzo den lana osatzeko. Albuma Berrizko Lorentzo Records estudioan grabatu zen, Aitor Ariñoren eskutik. 2023ko gure gogokoenen zerrendan sartu da.

Gehiago irakurri

Ziraun

Ziraun taldearen estudioko lehen lana iritsi zaigu 2023an. ‘Argitik’ izenburuko EPan rock iluna eta melodia itsaskorrak bildu ditu Gernikako boskoteak, Jon Urriolabeitiaren (KortuRec estudioa) gidaritzapean. Lanean Liher taldeko Lide Hernando edota Moonshine Wagon taldeko Lander Lourido musikarien lankidetzak izan dituzte.

Gehiago irakurri