Benizze (2022 euskal musikari gazteak)

Beñat Goitia musikari gasteiztarraren proiektua da Benizze. Montauk taldearekin doinu intimistagoak jorratu ondoren, doinu elektronikoen aldeko apustua egin du, ‘Benizze’ (2022) izenburuko bere lehen lanak erakusten duenez.

Dance eta trap eraginak nabariak dira ‘Bazatoz’ kantua aurkezpen-txartel izan zuen proposamenean.

Kauldi Iriondok zuzendutako klip dotorearekin batera aurkeztu zuen abesti hori Beñat Goitiak.

Benizzeren berrien zain gaude, lehen diskoa izugarri gustatu zaigulako.

Erlazionatutako sarrerak