Aisialdia Teknologia 

Bilboko Udalak ‘Green Sormena’ programa sortu du

Bilboko Udalak aukera berri bat jarri du abian Bilboko gazteentzat, “Green Sormena –  Artea, teknologia eta jasangarritasuna” ekimenaren bidez, “Konekta Ideiak” programaren esparruan.18 eta 35 urte bitarteko gazte bilbotarrak arlo horietara esperientzia teoriko eta praktiko batetik hurbiltzera animatzea da ekintzailetza sustatzeko udal programa honen helburua. “Green Sormena – teknologia eta jasangarritasuna” urriaren 22an hasiko da, La Perreran aretoan, Talk&Show bat… Irakurri gehiago
Aisialdia Teknologia 

Steam Gela Barakaldon

15 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako Steam Gela inauguratu dute Barakaldon. Bertan zientziarekin, matematikarekin, ingeniaritzarekin, artearekin eta matematikarekin lotutako jarduerak garatuko dituzte. Zerbitzua doako izango da. Irailaren 26an egin zuten lehen jarduera, ordenagailua muntatzen ikasteko tailerra hain zuzen ere. Irakurri gehiago
Formakuntza 

Hizkuntza Kluba Gasteizen

Hizkuntzak ikasteko ekimen interesgarria martxan jarri dute Gasteizen. Hizkuntza Kluba du izena eta gazteei zuzenduta dago. Bertan izena ematen baduzu, ingelesez, frantsesez, alemanez, euskaraz eta gaztelaniaz hitz egin dezakezu beste gazte batzuekin. Horrela modu erraz eta dibertigarrian ikasiko duzu hizkuntza. Inskripzioa on-line egin dezakezu. Irakurri gehiago
Arte Lehiaketak 

Gazteentzako deialdi artistikoa Gasteizen

Artista gazteei zuzendutako deialdi interesgarria martxan jarri du Gasteizeko LABE Gazte Laborategiak. LABEko komunean interbentzio artistikoa da helburua. Hala, bertako hormak eta zorua mihise edo koadrotzat hartuta, adierazpen askatasunerako gunea izate nahi dute. Parte hartu nahi dutenek, irailaren 20tik urriaren 24ra bidali ditzakete proposamenak. Saria 600 eurokoa izango da. labe@vitoria-gasteiz.org Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Etxebizitza 

Etxebizitza alokatzeko 300 euroko laguntza

25 eta 29 urte bitartean badituzu, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako alokairurako laguntza eska dezakezu.Emantzipa zerbitzuaren bidez, hilean 300 euro jaso ahal izango dituzu zure etxebizitzaren alokairua ordaintzeko. Laguntza horiek jasotzeko, baldintza batzuk bete behar dituzu. Adibidez, ezin duzu 28.000 eurotik gorako diru-sarrerarik izan urtean, banakako Errenta Aitorpena egiten baduzu, edo 34.000 eurotik gorakoa, batera egiten baduzu.Gainera, ezin zara etxebizitza baten jabe… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak 

Enprenditzaileentzako laguntzak, Gaztenpresa

Enprenditzailea bazara, zuri zuzendutako formakuntza eskaintza du Gaztenpresa fundazioak. Lau programa ditu Gaztenpresak: -Astelehen Digitalak: Zure negozioa Interneten eta sare sozialetan garatzen ikasteko web-mintegi laburrak. -Finantza-Osasuneko Asteazkenak: Zure negozioaren finantza-osasuna zaintzen lagunduko dizuten ikastaroak. -Gaztenpresa Digitala: Trebatu, informatu, hausnartu eta zure negozio-plana garatzeko laguntza. -Mentoring Programa: Youth Business Spain-ek eskania. Irakurri gehiago
Aisialdia Diru-Laguntzak 

Udan deskontuekin bidaiatzeko bonua

2024ko udan deskontuekin bidaitzeko bonuak eskaintzen ditu Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioak. 18 eta 30 urte bitarteko gazteek %90rainoko deskontua eskura dezakete, Estatuan eta Europan garraio publikoak erabiltzeko. Eskabideak uztailaren 1etik irailaren 30ra egin daitezke. Besteak beste, Europan barrena bidaiatzea ahalbidetzen duen Interrail txartela eskura dezakezu. Irakurri gehiago
Aisialdia 

Bidaia asegurua doan, Gazte Txartelarekin

Gazte Txartelaren erabiltzaile guztiek doako bidaia aseguruaz goza dezakete. Horretarako, bere txartela aktibatu besterik ez dute egin behar. Aseguru honek mundu osorako balio du, ohiko bizilekutik 30 kilometrotik aurrera eta gehienez 92 eguneko bidaietan. Zerbitzua jaso ahal izateko, ezinbestekoa da erabiltzaileari zerbait gertatzen zaion unean bertan deitzea +34 915 72 43 43 telefonora. 24 orduz etengabeko zerbitzua ematen du. Irakurri gehiago
Bekak Diru-Laguntzak 

#Youth4Regions, kazetari gazteentzako laguntzak

Kazetari gazteei eta kazetaritza ikasleei zuzendutako #Youth4Regions programaren 2024 edizioan izena emateko epea zabaldu du Europako Batasunak. Ekimenak Bruselan urrian astebeteko egonaldia eskaintzen die kazetarigai gazteei. Bertan formakuntza-saioak eta kazetari esperimentatuen tutoretza jaso, prentsa-aretoan lan egin eta erakundeko bulegoak ezagutzeko aukera izango dute. Hiru kategoriatan aurkez daitezke hautagaitzak: kazetaritza orokorra, fotokazetaritza eta bideoa. Hautagaiek 18 eta 30 urte bitartean izan… Irakurri gehiago
1 2 3 32