Diru-Laguntzak Etxebizitza 

Amorebieta-Etxanon etxebizitza alokatzeko laguntzak

Amorebieta-Etxanon gazteei etxebizitza alokatzen laguntzeko programa abian jarri du bertako Udalak. Ekimen honen helburu nagusia da gazteei etxebizitza bat eskuratzen laguntzea, haien independentzia eta ongizatea bultzatu eta bermatzeko. Hala, Udalak 10.000 euroko aurrekontua bideratu du dirulaguntza horretara. Dirulaguntzaren eskatzaileek 18 eta 35 urte bitartean izan behar dute eta urriaren 31era arte Amorebieta-Etxanon bizitzeko konpromisoa agertu. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko urriaren… Irakurri gehiago
Aisialdia Diru-Laguntzak 

Gabonak Zuretzat (Donostia) dirulaguntzetarako epea zabalik

Donostia Gazteriak Gabonetarako ekintza eta egitarau bereziak antolatzen dituzten elkarteei zuzendutako dirulaguntza programa ireki du. Diruz lagundutako jarduerak abenduaren 14tik urtarrilaren 5era arte izango den “Gabonak zuretzat” programaren barruan kokatzen dira. Programaren honek aisialdia modu egokian bideratzeko ohiturak sortzea du helburu. Halaber, ondo pasatzeko eta dibertitzeko era berriak ezagutzeko aukera eman nahi da. Horrez gain, bestelako balio batzuk ere landu… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Lana eta enprenditzaileak Lehiaketak 

Busturialdeko Enpresa Lehiaketa 2024

Enplegua sortu eta Busturialdeko gazteen kultura ekintzailea sustatzea du helburu duen ekimena martxan jarri dute Bizkaian. Busturialdeko XI. Enpresa Ideia Lehiaketa hamaikagarren urtez jarraian bultzatu dute Bermeoko eta Gernika-Lumoko udaletako gazteria zerbitzuek eta Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta biltzen dituen Urremendi Landa Garapen Elkarteak, Bizkaiko… Irakurri gehiago
Kategorizatu gabe 

Balu eta Udatxo artista gazteek sortu dute 2025eko Azokaren kartela

Balu eta Udatxo artista gazteek sortu dute Durangoko Azokaren 2025eko edizioa iragarriko duen kartela. Hartzea ematea DA! lelopean ospatuko da Azoka 59. urtez, abenduaren 5etik 8ra. Hain zuzen ere, leloak adierazten duen ideia irudikatu nahi izan dute kartelaren egileek. Aurtengo kartela erabat berritzailea da. Batetik, bi artistaren arteko elkarlanetik sortu da. Horrez gain, sorkuntza-prozesu bereziaren emaitza da: geruza ugariko artelan… Irakurri gehiago
Bekak 

Santander Bekak deialdia zabalik (2024-2025)

Lanbide Heziketako edo Unibertsitateko ikasketak egiten ari bazara, Banco Santander-ek eskaintzen dituen beka-programan izena emateko aukera duzu. Inskripzioa egiteko epea urriaren 31n bukatuko da. Guztira, 1.000 euroko 958 beka emango dituzte. 2024/2025 ikasturterako deialdiaren zerrendan agertzen diren Estatuko unibertsitateetako batean goi mailako LHko, graduko, masterreko edo graduondoko ikasketetan matrikulatuta egotea besterik ez duzu behar. Irakurri gehiago
2024ko Musika Nobedadea Musika 

LA HELENek “Qué bonito es vivir” single berria kaleratu du

La Helen Artista gazteak single berria kaleratu du eta Veronika Moral aktorea protagonista duen bideoklip bat ere aurkeztuko du. LA HELENek single berri bat aurkeztu du, baikorra eta itxaropentsua. Aurreko abestien ildoari jarraituz, baina ukitu flamenkoago arin batekin, aurrera jarraitu eta pertsona berezi hori gabe bete-betean bizitzeko zailtasunak adierazten ditu abesti berri honek. Zein polita den bizitzea bizitzen ari zarenean,… Irakurri gehiago
2024ko Musika Nobedadea Musika 

‘Grabitatea’, STR taldearen kantu berria

‘GRABITATEA’ STR euska taldearen single berria da, melodia hipnotikoak eta desioa bere erarik gordinenean esploratzen duten oroitarazleen fusio ezin hobea. Abestiak, elkar erakartzen duten bi persona hurbil daudenean, antzematen duten grabitate indar ezaren sentsazioa harrapatzen du, giro intimo eta su liluragarria sortuz. Bere ekoizpen landuak eta erritmoak gaur egungo pop alternatiboaren irudikapen argia egiten dute kantu hau. GRABITATEA taldearen azken… Irakurri gehiago
2024ko Musika Nobedadea Kategorizatu gabe 

‘Erre’, Albina Stardust-en single berria

Albina Stardust abeslaria ‘Erre’ single berriarekin bueltan da, Alejandro Pardok eta Asier Mendinuetak grabatutako bideoklip indartsu batez lagunduta. “Erre” bi munduetako onena nahasten duen abestia da: folklorea eta elektronika, tradizioa eta trabestismoa. Abestiak salatzen du tradizioaren erabilera pertsona disidenteok jasaten ditugun erasoak justifikatzeko eta aldarrikatzen du nekatuta gaudela eta ez garela gehiago isilduko. Gainera, ‘Erre’ euskaraz idatzita eta interpretatuta dago… Irakurri gehiago
2024ko Musika Nobedadea Kategorizatu gabe 

‘Yo solo quería escribir una canción de amor’, Zahararen single-a

Que se muera Madrid, que arda en el infierno, dio Zahara taldearen hurrengo diskoaren aurrerapena den ‘Yo solo quería escribir una canción de amor‘ kantuaren estribilloak. Disko berriaren izena “Lento Ternura” da, eta 2025eko lehen hiruhilekoan egongo da eskuragarri. Espainiar hiriburuaren aurkako gezi horrek hala ulertzera eraman lezakeen arren, hau ez da gorrotozko abesti bat, kontrakoa baizik. Zaharak maitasun abesti bat baino… Irakurri gehiago
Aisialdia Teknologia 

Saran Euskaraz Jardunaldia Nafarroan

DBHko 4. eta Batxilergoko 1go ikasmailetako 1.400 ikaslek parte hartu zuten urriaren 14 eta 15 egunetan, Iruñeko Baluarte Jauregian egin ziren Sarean Euskaraz jardunaldietan. Nafarroako Gobernuak eta Euskarabideak antolatutako Ekimen honen bitartez, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskaraz murgiltzen dira gazteak. Aurreko edizioak kontuan hartuta, 8.500etik gora ikaslek hartu dute parte jada. Jardunaldiak hiru gunetan egin ziren: Ikas Aretoa (profesionalei zuzendua),… Irakurri gehiago
1 2 3 34