_Juno (Punto Zero zikloa)

Partekatu

Zaharak eta Martí Perarnau IV.ak osatutako _Juno bikote artistikoaren kontzertua hartuko du ekainaren 1ean Bilboko Sala BBK aretoak, artista berriei eta hasten ari den eszena musikalari eskainitako Punto Zero zikloaren barruan.

_BCN747 izeneko diskoa aurkeztuko dute, zuzenean paisaiaz eta esperimentazioz betetako musika elektronikoko ikuskizun bihurtuko den lana.

Zahara Jaeneko abeslariak elektronikaren munduan murgildu da Marti Perarnau ekoizlearekin. Agertokian aurrez aurre jarrita, looper-ak, erritmo-kaxak eta sintetizadoreak erabiltzen dituzte ikusleak distopia bisual eta musikalean murgiltzeko.

Noiz: Ekainak 1.

Ordutegia: 20.00.

Non: Sala BBK (Bilbo).

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu