Antzerkia sortzeko gogoa duzu? Kontadoresen aukera berria!

Tumatxa Gazteak

Donostiako Kontadores gazte zentroak Antzerki Sormen Laborategia eskainiko digu, antzerkiaren munduan murgiltzeko eta gure sormena lantzeko. Nahia Sillero eta Ander Santxez izango ditugu bidelagun, gorputz-adierazpena, idazketa, interpretazioa, dantza eta ahotsa lantzeko.

Laborategia euskaraz izango da, eta ostegunetan, 18:30etik 20:30era, elkartuko gara, urriaren 22tik urtarrilaren 21era. Saioetan, hainbat adierazpen artistiko probatu eta gure ideiak eszenara eramateko aukera izango dugu. Lehenengo aldia oholtza gainean amaitu zen, eta oraingoan ere elkarrekin sortuko dugu, paperetik gorputzera eta barrutik kanpora.

Guztira, 12 lagunentzako tokia dago. Prezioa 33 eurokoa da 18-24 urte bitartekoentzat, eta 36,30 eurokoa 25-30 urtekoentzat. Izen-ematea irailaren 25ean ireki zen, eta Donostiako Udalaren webgunearen bidez egin dezakegu.

Erlazionatutako sarrerak