Dj eta musika-ekoizleen lehiaketa Bilbon.
Bilboko Udalak antolatu duen Dj eta musika-ekoizleen lehiaketan parte hartzeko epea irekita dute dagoeneko.
Parte-hartzaileek 18 eta 30 urte bitartean izan eta Euskadin bizi behar dute. Esteka honetan dago parte hartzeko bete beharreko formularioa. Abenduaren 6a baino lehen eman behar da izena.
Dj-ek 20 eta 30 minuto arteko saio baten grabaketa bidali behar dute. Musika-ekoizleek, berriz, eurek sortutako bi pista.
Gainera, DJ-en kasuan, bideo bat bidali behar dute, 20 eta 30 minutu arteko saio baten grabaketarekin; musika-ekoizleen kasuan, berriz, eurek sortutako bi pista bidali beharko dituzte.
Finalisten izenak abenduaren 13an jakingo dute eta finala Bilboko Bilborock aretoan egingo da 23an, musikari profesionalek osatutako epaimahiaren aurrean (Lorea Argarate eta Ricos Rosa DJ-ak eta Asier Batiz).
Hauek izango dira sariak:
-DJ eta ekoizpeneko masterclass.
-Bideoklipa grabatzea + argazki-saioa, Soda Timek eginda.
-Kontzertua Bilborock-en, Freskure 2022ko zikloaren barruan.
-BIME CITY-ren hurrengo edizioko jardueretako batean diskoak jartzea edo jotzea, eta sarrera bat BIME PRO-ra sartzeko.
- DJ eta ekoizpeneko masterclass, Rico Rosaren eskutik.
- Bideoklipa grabatzea + argazki-saioa, Soda Timek eginda
- Kontzertua Bilborock-en, Freskure 2022ko programazioaren barruan.
- Sariak, Last Tour-ekiko kolaborazioan: BIME CITY-ren hurrengo edizioko jardueretako batean diskoak jartzea edo jotzea, eta sarrera bat BIME PRO-ra sartzeko.