Ez galdu Scape room-a eta bizikleta dohainik berrikusi!
Zure bizikleta prestatu eta esperientzia paregabea bizi nahi duzu? Europako Mugikortasun Astean, zure MUGI txartela aurkezten baduzu, bizikletak doan oinarrizko konponduko dizkizuten zerbitzua izango duzu. Ekimen honek Gipuzkoako 20 udalerri zeharkatuko ditu, ‘Misterio en el Topo Express’ scape room-ean parte hartzeko aukera eskainiz.
Proiektua irailaren 16an hasi zen eta 25ean amaituko da. Aste honetan Donostia, Lasarte-Oria, Zarautz, Orio, Irun eta Hondarribian egongo dira. Hurrengo astean Errenteria, Oiartzun, Tolosa, Villabona, Beasain, Ordizia, Arrasate, Bergara, Zumarraga eta Legazpin izango dira.
Gazteei zuzendutako scape room-a, garraio publikoaren garrantziaz eta MUGI sistemaren abantailez kontzientziatzeko diseinatuta dago. Jokoa arrakastaz osatuz gero, zozketan parte hartu eta bi bizikleta edo 20 euroko 60 karga irabazteko aukera izango duzu!
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gaztematika sarearen bidez sustatzen ditu ekintza hauek, gazte gehiagorengana iristeko asmoz. “Ekintza hauek, mugikortasun aktibo eta iraunkorrago baten alde egiten dute”, adierazi du Isaac Palencia, Foru Aldundiko Gazteria zuzendariak.
Informazio gehiago:
gipuzkoa.eus
