Harrotu: LGTBI+ jarduerak Iruñean urte hasieran!

Tumatxa Gazteak

Iruñeko Udalak martxan paratu du berriz ere Harroturen programazioa. Urtarriletik martxora bitartean, hitzaldiak, topaketak, zinema saioak eta bakarrizketak izanen dira hiriko hainbat gunetan.

Harrotu LGTBI+ eskubideen informazio eta sustapenerako espazioa da, eta aurten ere gazteendako eta herritar guztientzako jarduera franko prestatu dituzte.

Programazioaren barrenean dago “Queer-Cuir Zinema” zikloa, Juan Arteagaren gidaritzapean. Gainera, martxan dira jada Irakuirle irakurketa klubak, euskaraz eta gaztelaniaz.

Hiruhilekoko hitzordu nabarmenetako bat izanen da urtarrilaren 29koa. Egun horretan, Magdalena Piñeyrok bere bakarrizketa eskainiko du: “Nire gorputzak ez zuen zure iritzia eskatu”. Saioa Civivox Condestable-n izanen da.

Jarduera guztiak dohainik dira, baina parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.

Egitaraua hainbat gunetan banatuko dute: Harrotu, Emakumeen Etxea, Condestable, Ensanche eta Iturramako Civivoxak izanen dira jardueren egoitza.

Bestalde, segida izanen dute Laguntza Elkarreko Taldearen (GAM LGTBI+) bilerak ere.

Hiruhileko honetan hainbat data berezi ospatuko dituzte, hala nola:

  • Kirolaren LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna
  • Emakumeen Nazioarteko Eguna
  • Ikusgaitasun Transaren Eguna

Gainera, parte hartu nahi duenak “Harrotu te escucha” boluntariotza programan izena ematen ahal du.

Harroturen egoitza San Gregorio kaleko 28. zenbakian dago, eta izena emateko aukera dago:

  • 010 telefonora deituta
  • edo pamplonaescultura.es webgunean

Harrotuk bertze zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu: informazioa, mediateka mailegua eta LGTBIfobiaren aurkako behatokia.

Ordutegia

  • Astelehenetan: 17:00etatik 20:30era
  • Astearteetatik ostiralera: 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era
  • Larunbatetan: 11:00etatik 14:00etara

Harremanetarako:
948 226 326
lgtbi@pamplona.es

Topagune seguru eta anitz baten bila bazabiltza, Harrotuk aukera franko eskainiko ditu hilabete hauetan.

Erlazionatutako sarrerak