Iruñarrivial lehiaketarako izen-emateak zabalik dira!

Tumatxa Gazteak

Maiatzean bueltan izanen da Iruñarrivial lehiaketa, eta aurten ere gazteek beren ezagutza eta abiadura probatzeko aukera izanen dute. XI. edizioa antolatu du Iruñeko Gaztediaren Etxeak, eta izen-ematea jada zabalik dago.

Parte hartu nahi baduzu, adi: 12 eta 20 urte arteko gaztea izan behar duzu, eta izena emateko epea maiatzaren 19ra arte egonen da zabalik.

Apuntatzeko aukera dago Iruñeko Gaztediaren Etxean bertan, 948 233 512 telefonora deituta edo zure ikastetxeko berriemaileen bidez.

Gehienez 72 gaztek parte hartuko dute, eta lehiaketa Kahoot! plataformaren bidez eginen da. Galderak Iruñearen historiari, gaurkotasunari eta Gaztediaren Etxeko jarduerei buruzkoak izanen dira.

Parte-hartzaileak bost taldetan banatuko dituzte, eta onenen artean 14 gazte pasatuko dira finalera.

Kanporaketak maiatzaren 20an izanen dira, eta final handia maiatzaren 22an.

Eta sariak ere ez dira makalak izanen:

  • 200 euro lehen postuarentzat
  • 150 euro bigarrenarentzat
  • 100 euro hirugarrenarentzat

Dirua informatika materialean gastatzeko izanen da.

Gainera, lehiaketa gehien zabaltzen duten ikastetxeetako berriemaileek ere saria jasoko dute.

Lehiaketaren oinarri guztiak Pamplona Joven webgunean kontsultatzen ahal dira.

Iruñeari buruzko galderak gustuko badituzu eta Kahooten azkarra bazara, baduzu erronka maiatzean!

Erlazionatutako sarrerak