Sara Zozaya ariko da ostegun honetan Iruñeko Kantu eta Hitza zikloan

Sara Zozaya donostiarrak kontzertua eskainiko du ostegun honetan Iruñeko Kantu eta Hitza zikloan. Emanaldia 20:00etan izanen da Virgen de la O plazan, eta sarrera doakoa izanen da. Eguraldi txarra egiten badu, kontzertua Erraldoien Patioan paratuko dute, Kale Hutsak 72 helbidean.

Gazte askorendako, Sara Zozaya euskal musikako ahots berezienetako bat bilakatu da azken urteotan. Bere estiloan nahasten dira lo-fi soinua, pop kutsuak, euskal tradizioa eta atmosfera intimistak. 2018an atera zuen lehen lana, eta ordutik hainbat jaialditan ibili da, tartean Primavera Sound, Eufònic edo Bristolgo ArcTanGent jaialdian.

Musikari donostiarrak LP bat eta hainbat EP argitaratu ditu, eta Benito Lertxundi edo Valdivia bezalako artistekin ere kolaboratu du. Azken lana, “Attä”, 2025eko azaroan kaleratu zuen, eta giro beroak zein ilunagoak uztartzen ditu lau kantutan.

Kontzertu hau Iruñeko Udalak euskaraz antolatutako kultur programazioaren barruan dago. Zikloak bertze bi emanaldi ere izanen ditu heldu diren asteetan:

• Maiatzaren 28an: Izaki Gardenak
• Ekainaren 25ean: Erromintxelak

Udako arratsalde baterako plan lasaia eta musika berria ezagutzeko aukera polita

Informazio gehiago:
www.pamplona.es/eu

Erlazionatutako sarrerak