Ez galdu Mugire Txokoko bigarren gazte topaketea!

Tumatxa Gazteak

📣 Bizkaia Gazteak Mungialdea programaren eta “Zure Etorkizuna Eraikitzen” proiektuaren barruan, bigarren gazte topaketea egingo dabe datorren maiatzaren 26an, asteartean, Mugire Txokoan.

ℹ️ Bertan, Mungialdeko atzerritar gazteentzat interesgarriak izan leitekezan hainbat gai jorratuko dira: baimenak erregularizetea, ikasketa tituluen homologazinoa eta EPAk eskaintzen dauzan hezkuntza zerbitzuak, besteak beste.

🌟 Aukera ederra izango da zalantzak argitzeko, orientazinoa jasotzeko eta zure etorkizunerako aukera barriak ezagutzeko.

Topaketea 18:00etatik 20:00etara izango da. Animau eta hurreratu!

Informazio gehiago:

Bizkaia Gazteak

Erlazionatutako sarrerak