“De Improviso Show” ikuskizunerako deskontu sorpresa!

Tumatxa Gazteak

Barre egiteko plana behar duzu? Adi, Nafarroako Europako Gazte Txartela baduzu, aukera polita duzu: 5 euroko deskontua izanen duzu “De Improviso Show” ikuskizunerako.

Show hau inprobisaziozko komedia da, eta publikoaren ideietatik sortzen dituzte eszenak. Horrek erran nahi du emanaldi bakoitza bakarra dela, momentuan bertan sortua eta errepikaezina.

Gazte eta helduendako prestatutako ikuskizuna da, eta algarak, jolasak eta ustekabeak nahasten ditu giro fresko eta parte-hartzailean.

Oholtzan ariko dira Julio César Terazas, Pablo Cañete eta Sergio Salinas, guztiak Carlos Rodríguez-ek zuzendutako De ImproViso taldearen eskutik.

Ikuskizunaren inguruko informazio guztia Nafarroako Antzerki Eskolaren webgunean aurkitzen ahal da.

Deskontua erabiltzeko, kontuan hartu honako baldintzak:

  • Sarrerak leihatilan bakarrik erosten ahal dira
  • Deskontua Europako Gazte Txartelaren titularrendako da bakarrik
  • Bono kopurua mugatua da
  • Sarreran egiaztatuko dute txartela erabiltzen duen pertsona titularra dela

Bestela, deskontatutako 5 euroak ordaindu beharko dira.

Gainera, ikuskizuna gogokoetan gordetzen ahal duzu Nafarroako Europako Gazte Txartelaren aplikazioan, Android eta iOS sistemetarako erabilgarri dagoena.

Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko:
carnejoven@navarra.es
www.juventudnavarra.es/eu

Inprobisazioa eta umorea gustuko badituzu, baduzu plan dibertigarria egun hauetarako.

Erlazionatutako sarrerak