“Zure etorkizuna eraikitzen” jardunaldia helduko da Mungialdera

Tumatxa Gazteak

📣 Bihar, maiatzak 14, Mungialdeko gazteek orientazinoa, formakuntzea eta lan aukerak leku berean aurkitzeko aukerea izango dabe “Zure etorkizuna eraikitzen” jardunaldian.

✨ Topaketea Olalde Aretoan egingo da, 09:00etatik 14:00etara, eta zure etorkizuna argitzen hasteko aukera ederra izan leiteke.

✔️ Orientazino gunea egongo da formakuntzeari, matrikula epeei, zerbitzuei edo hitzorduei buruzko informazinoa jasoteko.

✔️ Gainera, hainbat enpresagaz harremanetan jarteko aukerea izango dozu: CVa aurkeztu eta lan elkarrizketak egiteko aukera be egongo da.

🚀 Ikasten jarraitu, lana bilatu edo zure hurrengo pausoa zein izango dan argitu gura badozu, plan interesgarria izan leiteke zuretzat.

🙌 Animau eta hurreratu!

 

Erlazionatutako sarrerak