Abeltzaintza arloan trebatzeko bekak Derion 🐄
Tumatxa Gazteak
🔬 Bizkaiko Foru Aldundiako Abeltzaintza Zerbitzuak prestakuntza praktikorako bekak eskaini dauz, Derioko Abereen Osasun Laborategian esperientzia hartzeko.
🐄 Bekei esker, parte-hartzaileek trebakuntza praktikoa, esperimentazinoa eta analisi serologikoak egiteko aukerea izango dabe, animalien osasunaren arloan zuzenean lan eginez.
💶 Beka bakotxak 1.200 euroko hileko laguntzea izango dau.
🌱 Zientzia, albaitaritza edo laborategiko lanetan interesa badaukazu, aukera ona izan leiteke esperientzia profesionala irabazteko.
⏳ Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 13an, datorren eguaztenean, amaituko da.
➡️ Kontsultau oinarriak eta emon izena gure profileko estekearen bidez.
Informazio gehiago:
Bizkaia Gazteak
