Ospatu Europako boluntarioen urteurrena Bilbon
Tumatxa Gazteak
🎂 Aurten Europako Boluntarioen 30. urteurrena eta Europako Elkartasun Kidegoaren 10 urteak ospatzen dira, eta horren harira topaketa berezi bat egingo da Bilbon.
💬 18 eta 30 urte bitartean badaukaz eta boluntariotzan parte hartzea gustauko litzaizuke, jardunaldi hau aukera bikaina izan leiteke informazinoa jasoteko eta zalantzak argitzeko.
🙌 Gainera, Europan boluntario ibili diran gazteak ezagutzeko aukerea izango dozu, euren esperientziak lehen eskutik entzuteko.
📍 Hitzordua Bilbao Berrikuntza Faktorian izango da, datorren eguenean, maiatzak 7, 18:00etan.
🌟 Boluntariotzearen bidez bidaiatu, pertsona barriak ezagutu eta esperientzia ahaztezinak bizi gura badozuz, animau eta emon izena.
➡️ Plaza doakoa da, baina erreserbea egitea gomendatzen da.
Informazio gehiago:
Bizkaia Gazteak
