Euskarazko edukia sortzen dozu? Bziber Lehiaketea zure zain dago 📱

Tumatxa Gazteak

🤳 Bueltan da Bziber Lehiaketea, eta aurten bederatzigarren edizinoa ospatuko dau. Helburua argia da: Instagramen eta TikToken euskarazko edukien sorrerea sustatzea.

🤝 Azkue Fundazioa erakundeak antolatzen dau ekimena, eta aurten be Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren babesa izango dau.

🌟 14 urtetik gorako gazte guztiek parte hartu ahal izango dabe, bai dagoeneko sareetan euskarazko edukia sortzen dabenenek, bai hasi gura dabenenek.

🎥 Umorea, musikea, bideo laburrak, lifestyle edukia edo zure intereseko edozein gai… euskaraz sortzea da gakoa.

🚀 Zure sormena erakutsi eta euskarari ikusgarritasuna emoteko aukera bikaina izan leiteke.

⏳ Izena emoteko epea apirilaren 17ra arte egongo da zabalik.

➡️ Oinarriak kontsultetako, sartu Bizkaia Gazteak Instagram profila helbidean.

 

Erlazionatutako sarrerak