Beka bila abentura handirako: Ruta Inti 2026, Himalaiara!
Nafarroako Gazteriaren Institutuak, Europako Gazte Txartelaren bidez, bi beka eskaintzen ditu Nafarroako gazteek bizitza osoko esperientzia bat bizi dezaten: Ruta Inti 2026 – Los ecos del Himalaya. Hautatutako bi pertsonek doan izango dute espedizioan parte hartzeko kuota, 1.500 euro arteko inskripzio-laguntzarekin eta 1.000 euro arteko hegaldi-gastuak estalita.
Ruta Inti 18 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako espedizio kulturala eta abenturazkoa da. 28 egunez, mundu osoko 120 gaztek baino gehiagok helmuga berezi bat esploratzen dute, istorio komun batek gidatuta. Helburua? Norbere burua hobeto ezagutzea, haztea eta esperientzia paregabe bat bizitzea.
2026an Nepal izango da helmuga, Himalaiaren bihotzean barrena. Espedizioa uztailaren 14tik abuztuaren 7ra izango da, eta herri indigenen historia, kultura eta etorkizun jasangarria izango ditu ardatz.
Norentzat da beka?
– Nafarroan jaioa edo erroldatua (gutxienez 2 urte)
– Europako Gazte Txartelaren titularra
– 18–25 urte (2000/07/14 – 2008/07/14 artean jaiotakoa)
– Aurreinskripzioa eginda
Epea: 2026ko otsailaren 8a, igandea.
Animatu eta prestatu motxila!
