BAGARE euskal kulturari buruzko ikerketa beka Araban

Arabako Foru Aldundiak eta Lazarraga Kultur Elkarteak BAGARE ikerketa beka aurkeztu dute, euskararen eta euskal kulturaren biziberritzeari ekarpena egingo dion ikerketa bat laguntzeko. Hautatutako proiektuak 4.000 €-ko ordainsaria jasoko du eta 6 hilabete izango ditu lana garatzeko.

🎯 Helburua da Araban aplikagarriak izango diren kultura-estrategiak, metodologia berriak edo programazio proposamenak aztertzea, ikuspegi teoriko eta praktikotik.

📌 Norentzat: 18 urtetik gorako pertsonak edo taldeak, euskaraz C1 maila egiaztatu dutenak eta ikerketa egiteko motibazioa dutenak. Ez da doktoretzarik behar.

📝 Epea: 2025eko azaroaren 3ra arte. Eskabideak online aurkeztu behar dira PDF batean.

📍 Ikerketaren emaitzak publiko aurrean aurkeztu beharko dira Izaskun Arrue Kulturgunean.

Erlazionatutako sarrerak