Gazteentzako zinema tailerra Baluarten

12 eta 16 urte artean badituzu eta zinemak benetan erakartzen bazaitu, hau zuretzat da! 📽️ Ekainaren 23tik 27ra eta e Ekainaren 30etik Uztailaren 4ra V. Gazteentzako Zinema Tailerra izango da, Nafarroako Filmotekak antolatuta… eta aurtengo edizioa Baluarten egingo da!

Goizez izango da, 10:00etatik 14:00etara, eta goizago etorri behar baduzu, 8:30etik aurrera harrera-zerbitzua egongo da zure familia lasai antolatu ahal izateko.

Tailerrean film labur bat sortuko duzue hasieratik bukaerara: gidoia idatzi, eszenak grabatu, bideoa editatu… eta azken emaitza pantaila handian ikusi, Filmotekan bertan! Julio Mazarico izango da zuzendaria, esperientziadun zinemagilea, eta aurtengo edizioan zine mutuari erreparatuko zaio 🎞️. Zergatik? Irudien, keinuen eta planoen bidez istorioak kontatzeko trebetasuna lantzeko, eta zure sormenari bide emateko.

Gainera, klasikoen proiekzioak ere izango dira, inspiratzeko eta ikasteko.

🔸 Plaza kopurua mugatua: 15 lagun gehienez.
🔸 Iraupena: 22 ordu guztira.
🔸 Prezioa: 100 € (edo 75 €, Nafarroako Gazte Txartela baduzu: %25eko deskontua!).
🔸 Gurasoen edo tutorearen baimena beharrezkoa da.
🔸 Amaitutakoan, ziurtagiria jasoko duzu.

Inskripzioa online egin dezakezu, Nafarroako Filmotekaren web orrian.

🎥 Beraz, zinema egin nahi baduzu, hau da zure momentua.
Izena eman eta hasi zure istorioa kontatzen, benetako zuzendari baten moduan!

Erlazionatutako sarrerak