Donostiako Gazteen Antzerki Topaketa 2025
Gazteen Antzerki Topaketaren 36. edizioa egingo dute Donostian 2025eko maiatzean eta ekainean. Zikloarenhelburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, nola interprete edo sortzaile izan (agertoki gainean edo atzean), hala ikusle izan. Horrez gain, antzerkizaletasna eta kulturazaletasuna sustatu nahi dute, arte eszenikoez gozatzeko ohitura bultzatuz.
Ekimen honi esker, gazteek aukera paregabea dute beren antzezlanak modu profesionalean gauzatzeko, hiriko agertoki apropos eta egokietan: Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoa, Antzoki Zaharra, Gazteszena (Egiako Kultur Etxea), Lugaritz Kultur Etxea (Antigua), Intxaurrondo Kultur Etxea eta Kontadores Gazte Zentroa (Bidebieta).
Amaiera ekitaldia ekainaren 14an, eguerdiko 12.00etan, egingo da Victoria Eugenia Club Aretoan. Bertan elkar ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Horrez gain, amaiera ekitaldian sariak banatuko dira festa giroan.
Topaketan honako sariak banatuko dira: Obra onenari: Berriro antzezteko aukera + Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak. Talde artistiko onenari: Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak. Taularatze onenari: Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak. Sari osagarri moduan, irabazle guztiek formakuntza jasoko dute, profesional talde batek eskainia. Sari horiez gaine, talde guztiek jasoko dute dirulaguntza txikia, materiala erosteko, ekipo osagarriak alokatzeko edo bestelako gastuak ordaindu ahal izateko.
Sarrerak hiru euro kostatuko dira eta Donostia Kulturaren web orrian egongo dira salgai.
