Pabellon6ko Gazte Konpainiak ‘Cinco golondrinas’ aurkeztuko du

Bilboko Pabellon6 aretoko Gazte Konpainia ‘Cinco golondrinas’ antzezlan berria aurkezten ari da. Emanaldiak areto horretan bertan izango dira 2025eko martxoa eta apirilean zehar.

‘Cinco golondrinas’ antzezlan inklusiboa da. Fikzioa erabiltzen du desgaitasuna duten pertsona batzuen bizitza erakusteko haien liburuen, bizipenen, esperientzien eta borroken bidez. Idatzi horietan eta pertsona horiekin izandako solasaldietan oinarritu dira piezaren dramaturgia sortzeko. Zentzumenen bidez hitz egiten du batzen gaituenaz, “horrek hunkitzen baikaitu: maitasuna, askatasuna, zoriona, heriotza, espiritualtasuna”, Rakel Rodriguez lanaren zuzendari eta egileak dioenez.

2015ean sortu zenetik bederatzi antzezlan sortu ditu Gazte Konpainiak. Proiektu honek arte eszenikoetan trebatua den eta profesionalizaziorako bidean dabilen gazte multzo bat hautatzen du urtero, eta gazte horiek ikuskizun berri bat sortzeko prozesu osoan babesten ditu.

Erlazionatutako sarrerak