Enpresetan praktika ordainduak egiteko bekak
Busturialdeko enpresetan lanekoak ez diren praktika ordainduak egiteko bekak atera dituzte Busturialdean. Busturialdeko hainbat udalek (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika_Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Nabarniz eta Sukarrietako udalek) sustatzen dituzte beka horiek, Lanbideren bitartez. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ere badu programa honek.
Beka hauen bitartez, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango duzu. Hileko zenbateko garbia 900 eurokoa izango da.
19 eta 25 urte bitartekoei zuzendutako deialdia da. Baldintzak honako hauek dira: Unibertsitateko edo erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloko titulua izatea, Doktoregoa, Lanbide-Heziketa, 3. mailako profesionaltasun-ziurtagirietatik datorren gaztea izatea edota azken urteko ikaslea. Tilulua eskuratu zenuenetik gehienez hiru urte pasatu izana da beste balditza nagusia, edo bost urte desgaitasunen bat duten pertsonen kasuan.
Izena emateko, Gaztedi Busturialdearen web orrira jo behar duzu.