24 Ordu Digitalean, film labur lehiaketa Elorrion

Partekatu

Lagunekin ondo pasa eta sari potoloa irabazteko aukera duzu abenduaren 10 eta 11 egunetan Elorrion (Bizkaia). Urtero bezala, Film Labur Lehiaketa antolatuko du egun horietan Arriola Antzokiak.

Parte hartu nahi dutenek, lehen egunean arratsaldeko 5etan joan beharko dute antzokira. Han jorratu beharreko gaiaren berri emango diete eta, hortik aurrera, 24 ordu izango dute filma osatzeko.

Hurrengo egunean arratsaldean, film guztiak proiektatu eta irabazleak aukeratuko dituzte. Sari nagusia 700 eurokoa da. Finalera ailegatzen diren beste bi lanek, berriz, 500 euro jasoko dute.

Animatu eta parte hartu! Ah! Hasieran, azaroaren 5 eta 6rako iragarrita zegoen lehiaketa, baina data aldatu behar izan dute.

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu