Unibertsitateko bizitzari buruzko literatur lehiaketa

Kordobako Unibertsitateak antolatutako ekimen interesgarri baten berri jaso dugu. Hain zuzen ere, Unibertsitateko bizitzari buruzko nazioarteko literatur lehiaketa antolatu dute. Eta erakunde horren web orrian irakur ditzakezu oinarriak.

Idazkiak 2023ko martxoaren 17ra arte aurkez daitezke. Lehiaketak bi modalitate ditu, eta horietako batean, gazteei zuzendutakoan, 30 urtetik beherakoek bakarrik har dezakete parte.

600 euroko sari nagusia eta 200 euroko akzesita irabaz dezakezu.

Erlazionatutako sarrerak