Sentsazioen bidaia: zentzumenekin konektatzeko esperientzia 🔥👀👂
Zerbait desberdina probatu nahi duzu? “Sentsazioen bidaia” tailerra heldu da Civivox Juslarotxara, 2025eko irailaren 25ean, 18:00etatik 20:20etara. 15 eta 30 urte arteko gazteentzat pentsatutako esperientzia sortzaile eta dibertigarria da, zentzumenak, emozioak eta harremanak beste modu batean bizitzeko.
Zer egingo duzu?
Bi ordu eta erdiz lau areto tematiko zeharkatuko dituzu: ikusmena, entzumena, dastamena eta ukimena. Gune bakoitzean musika, dantza, antzerkia, jokoak eta tailer interaktiboak egongo dira. Helburua: modu libre, seguru eta errespetuzkoan sentitu, adierazi eta gozatzeko bide berriak deskubritzea.
Zer eramango duzu etxera?
– Zeure burua eta zure gorputza hobeto ezagutzea
– Enpatiaz eta errespetuz komunikatzen ikastea
– Konfiantzazko espazio batean askatasunez adieraztea
– Sexualitatea modu positibo eta kontzientean bizitzea
Amaieran, bizitakoa partekatzeko eta hausnartzeko tartea ere egongo da.
Plaza kopurua: 100.
Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da.
Ez galdu bidaia sentsorial hau. Zatoz sentitzera, konektatzera eta gozatzera!
