Parte hartu Nafarroako Gazte Estrategia berrian!

2025-2-20

“Ezer ez gazteentzat, gazteen parte-hartzerik gabe“. Esaldi horrekin amaitu ziren Gazteriaren Nafarroako 2025-2028 Estrategia berria diseinatzeko gazte-mahaiak. Itxiera-ekitaldian Margarita Guerrero (INJUVE) eta Txema Burgaleta (Gazteriaren Nafarroako Institutua) izan ziren, eta ardatz nagusia izan zen gazte ekintzailetza eta talentua. 🚀💡

Abendutik aurrera, 19 mahaiketa egin dira Nafarroako hainbat tokitan (landagunetan eta hirietan), eta gazteek partekatu dituzte ideiak gai hauen inguruan: lana, etxebizitza, kultura, aisialdi alternatiboa, aniztasuna edo jasangarritasuna. Feedback horrekin diseinatuko dira datozen urteetako gazte-politikak. 🏡🎨🧑‍💻

Itxieran, 200.000 €-ko diru-laguntza iragarri zuten gazte ekintzaileentzako, ingurunearekin arduratsuak diren proiektu berriak laguntzeko. 🌱✨

Eta orain, zer? Estrategia parte-hartze fase publikoan sartuko da Gobernu Irekiko plataforman. Oraindik zure iritzia eman dezakezu. Etorkizuna eraikitzea zure kontua ere bada.

Erlazionatutako sarrerak