Muzak

Muzak talde gipuzkoarrak estudioko lehen lana argitaratu du 2023an, ‘Irabaziak eta galerak izenburukoa. Joanes Iñurrietak (Soraluze), Ruben Irigoyenek (Elgoibar) eta Aitor Sagarmendik (Mutriku) osatutako hirukoteak post-rock eta rock progresiboa jorratzen dute.

2021. urtean kaleratutako ‘Programaturik’ albumaren ondoren, lau abestiko EP berria dakarte. Lan honetan metalera eta baita pop-era ere hurbildu dira Muzak taldekoak. Sortu zenetik hona erakutsi duten eboluzioa oso interesgarria iruditu zaigu eta 2023ko gure lan gogokoenen zerrendan sartu da.

Erlazionatutako sarrerak