Merina Gris-ek euskarazko disko onenaren saria irabazi du MIN sarietan
Albiste bikaina euskal musikarentzat: Merina Gris taldeak euskarazko disko onenaren saria irabazi du MIN sariak sarietan, ZULOA lanari esker.
Duela urtebete kaleratutako disko honek atmosfera ilun eta emozionala proposatzen du, dolua, mina eta itxaropena uztartuz. Taldeak berak ekoitzi du lana, JEWLNen gidaritzapean, eta Ed is Dead ekoizlearekin landu dituzte nahasketa eta masteringa.
Donostian sortutako taldea 2020an jaio zen, eta ordutik hazkunde handia izan du. “Zerua Orain” lehen diskoarekin arreta bereganatu zuten, eta ordutik hainbat jaialdi handitan aritu dira, hala nola Bilbao BBK Live edo Primavera Sound.
ZULOArekin, Merina Gris-ek beste pauso bat eman du: soinu elektronikoa, popa eta emozio gordina nahasten dituen lana da, eta publiko zein kritikarien babesa jaso du. Gainera, MIN sarietan ez ezik, beste kategoria batzuetan ere izendatuta egon dira.
Euskal eszenako talde indartsuenetako bat bihurtu da, eta badirudi oraindik bide luzea dutela aurretik.
