Mecal Pro 2026: munduko film laburrak eta animazioa Bartzelonan

Mecal Pro – Barcelona International Short and Animation Film Festival jaialdiak bere 28. edizioa ospatuko du aurten, maiatzaren 21etik 31ra. Zinema laburren eta animazioaren inguruko hitzordu ezagunenetako bat da Europan, eta aurten ere mundu osoko proposamenak ekarriko ditu Bartzelonara.

Jaialdian 20 herrialdetako film laburrak ikusi ahal izanen dira, eta programazioa anitza izanen da: nazioarteko lehiaketa, animazio dokumentala, trash anime saioak eta baita haurrentzako emanaldiak ere.

Proiekzioak bi gunetan eginen dira. Alde batetik, aire zabaleko saioak izanen dira Can Framis Museoan; bertzetik, barruko emanaldi eta jarduera batzuk Mecal Factory espazioan eginen dira.

Zinema ikustetik harago, sektoreko profesionalekin ikasteko aukera ere eskainiko du jaialdiak. Antolatzaileek masterclass-ak eta pitching tailerrak prestatu dituzte, ikus-entzunezkoen munduan interesa duten gazteendako bereziki interesgarriak izan daitezkeenak.

Gainera, ekitaldi guztiak doakoak izanen dira.

Film laburrak, animazioa eta sormen berriak gustuko badituzu, Mecal Pro 2026 aukera polita izan daiteke maiatzean Bartzelonako giro kulturalean murgiltzeko.

Erlazionatutako sarrerak