Hartzak Zeruan: “Bidean”, energia gordina eta bide berriak 🚀🐻

Hiriberri Arakilgo udaletxeko biltegi sakon batean jaio da Hartzak Zeruan, Arakil bailarako power-duo berria. Aitor eta Alain dira taldea: beste proiektu batzuetatik datozen bi musikari, kontzertu artean ezagutu eta 2024ko uda batean elkarrekin jotzen hasi zirenak. Handik gutxira, bikote musikal bihurtu ziren.

Orain, lehen fruitua kalean dute: “Bidean”, 6 abestiz osatutako EP indartsua. Telecaster baten riff distortsionatuek eta bateria erritmo bizi-biziekin eraikitako oinarriak markatzen dute soinua, baina arreta berezia jarri diete ahotsen melodiari eta bien arteko fusioari.

Kantuetan energia gordina darie, eta gai sakonak lantzen dituzte: alienazioa, estutasun existentziala eta mundu kaotiko batean zentzua bilatzea. Letra ilun eta introspektiboak dira askotan, baina baita edertasun zintzo eta gordina dutenak ere.

Zuzenekoetan helburua argia dute: intentsitatea eta dardara transmititzea. “Bidean” hasiera baino ez da. Hartzak Zeruan hemen dira, eta zarata onarekin etorri dira.

Erlazionatutako sarrerak