Gazteentzako antzerkia Bilbon

Partekatu

Gazteenak antzerkira hurbiltzeko apustuari eutsiko dio Bilboko Udalak 2022-2023 ikasturtean. Horretarako, Eskolatik Antzerkira programa eta Eskola Antzerkiaren lehiaketa antolatuko ditu beste behin.

Eskolatik Antzerkira programa didaktikoa. Antzerki eta dantza emanaldiak eskaintzen dizkie ikasleei. Antzezpenera joan aurretik, ikasgelan egiteko jarduerak proposatzen dizkie, hausnarketa sustatzeko. Erreserbak irailaren 19tik 30era egin daitezke eta sarrerak bost euro kostatzen dira.

Edizio honetan, honako antzezlan hauek eskainiko ditu“Nire Beldurrik Maiteenak”, Ane Maestro Juán-ena; eta “Kotondarrak”, Iván Alonsorenalehen hezkuntzako lehen ziklorako ikuskizuna; “Zuhaitzak Landatzen Zituen Gizona”, José C. García eta Kike Díaz de Radarena; eta “Lunatikus Zirkus”, Ramón Molins, eta Tomás Fdez. Alonsorena, biak lehen hezkuntzako bigarren ziklorako; eta“Laika”, Enric Ases, Marc Costa, Christian Olivé, Daniel Carreras eta Iolanda Llansórena; eta “Ahatetxo Itsusi Baten Egunerokoa”, Tonio De Nittorena, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko publikoarentzat diseinatuak. Haurrek, berriz, Jordi Palet eta Tian Gombau-renZapata Berriak”, Victor Borrás-en “Mario Dinosauroa” eta Rosa A. García eta Ramón Molins-en “Xokolat”. Emanaldiak azaroan, martxoan eta apirilean izango dira.

Bestalde, zabalik dago baita ere Eskola Antzerkiaren XXVI. lehiaketaren deialdia. Gai libreko proposamenak aurkez ditzateke Bilboko ikastetxeetak ikasleek, euskaraz, gaztelaniaz, beste edozein hizkuntzatan edo testurik gabe.

Epaimahaiak sei sari banatuko ditu: Lan eszenikorik onena (300 €); Proposamen eszenikorik originalena (300 €); Obraren alderdi teknikoen tratamendurik onena (300 €); Antzerki, dantza, zirku edo bestelako diziplina eszenikoak berreskuratzeko lanik onena (300 €); Interpretazio global eta koraleko lanik onena (300 €); Parte-hartzaileen adinera ondoen egokitutako lana (300 €); Epaimahaiak bere kabuz izendatutako akzesit bat, palmaresean jaso gabeko alderdiak saritzeko (300 €).

Parte hartu nahi dutenek obrari buruzko txostena bidali beharko dute e-mailez (cultura@bilbao.eus) 2023ko apirilaren 21a baino lehen.

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu