Gazte Talent 2025 musika lehiaketa Araban

14 eta 35 urte bitarteko musikari gaztea bazara, bakarka edo taldean, zure tokia Gazte Talent-en dago! Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak babestutako musika-lehiaketa honetan izena emateko epea azaroaren 21era arte dago zabalik.

Bi kategoria daude:
🔹 14-24 urte bitartekoak
🔹 25-35 urte bitartekoak
(Taldeen kasuan, %25 arteko kideek 35-40 urte izan ditzakete)

Parte hartzeko, grabazio bat bidali beharko duzu. Horren arabera hautatuko dira abenduan Jimmy Jazz aretoan joko duten taldeak eta bakarlariak. Emanaldiak publikoarentzat irekiak izango dira, eta epaimahaiaren iritziaz gain, ikus-entzuleen botoak ere kontuan hartuko dira.

🏆 Sariak:
🎶 Finalistek: 200€
🎶 Irabazleek: 1.000€ eta jaialdi handietan jotzeko aukera (Gazte Plaza, Araba Euskaraz, Andra Maria Zuriaren jaiak…)
🎶 Accesit bereziak euskarazko proposamen onenarentzat eta emakumeen ordezkaritza handiena duen proiektuarentzat.

📧 Izen-ematea: gaztetalent@gmail.com

Erlazionatutako sarrerak