Etxeko Zinema Gala: Alfonbra Horia prest Gazte Etxean!

Tumatxa Gazteak

Gaur arratsaldean, 18:30etik aitzina, Iruñeko Gazte Etxeak zinema giroz beteko du azken asteotako “Nirea zinema da! Lo mío es el cine!” zikloari bukaera emateko.

Ekitaldirako alfonbra horia paratuko dute, Oz-eko bidea balitz bezala, eta photocall berezia ere izanen da. Ez dira influencer famatuak izanen, baina bai Udal Korporazioko ordezkariak, Navarra International Film Festivaleko (NIFF) eta Nafarroako Filmotekako arduradunak, eta azken bi urteetako gazte laburmetrai tailerretan parte hartu duten gazteak.

Gala Cristina Tomás Olayak aurkeztuko du, eta amaieran hitza hartuko du Mikel Armendariz Barnechea Gazteriako zinegotziak.

Lehen sariak ere banatuko dituzte: sei zinema sarrera bikoitz. Hauek jasoko dituzte: Pablo Sebastián Aguirre Fernández, Patricia Aguirre Fernández, Irati Irigoyen, Naiara Oroz Irigoyen eta Fernanda Muñiz. Guziek irabazi dute “Argiak, sariak… ekintza!” lehiaketa, Goya eta Oscar sarietako irabazleak asmatzeagatik eta #CineTag zikloari buruzko galderak ongi erantzuteagatik.

Proiekzioak “Maya” film laburraren making off-arekin hasiko dira. Lan hori Gazte Etxean grabatu zuten, unibertsitate proiektu modura. Ondotik, bertze lau film labur ere ikusiko dira.

Bukatzeko, parte-hartzaileak kafetegian elkartuko dira, zinema kartel klasikoen artean, giro lasaian solasteko eta ospatzeko.

“Nirea zinema da!” zikloak otsailaren 18tik gaur arte hainbat jarduera ekarri ditu: lehiaketak, topaketak eta zinema profesionalekin egindako saio bereziak, bertzeak bertze.

Eta zuk, galdu eginen duzu azken gala hau?

Informazio gehiago:
www.pamplona.es/eu

Erlazionatutako sarrerak