Lehiaketak Literatura 

Hizki Laburrak: Kontakizun laburren lehiaketa

Bosgarren urtez jarraian, Hizki Laburrak gazteentzako euskarazko kontakizun laburren lehiaketa antolatu dute Gasteizen. Euskararen erabilera literatur arloan sustatzea du helburu ekimenak. ,Gauekoak Gasteizko Gazteria zerbitzuko programak eta Izaskun Arrue Kulturguneak elkarlanean antolatutako egitasmoa da. Testuan erabili beharreko hitza proposatzen dute antolatzaileek: “jakin-mina”. Gehienez mila hitzez osatutako kontakizuna bidali beharko dute parte-hartzaileek. Lanak aurkezteko epea azaroaren 15ean bukatuko da. Zazpi egun… Irakurri gehiago
Antzerkia Dantza Literatura Musika 

Euskarazko kultura garaikidea, Iruñaldia festibalean

Erreferentziazko euskal sortzaileak eta talentu berriak bilduko dituen Iruñaldia festibalaren lehen edizioa egingo da azaroaren 18tik 23ra, Loraldiak eta Iruñeko Udalak antolatuta. Euskaraz sortzen diren kultur garaikidearen proposamen berrienak eta ausartenak aurkeztuko ditu, orain arte Loraldiak bultzatutako ekimen guztietan bezalaxe. Iruñaldia jaialdiak euskaraz sortutako kultura garaikidea Iruñeko ikusleei hurbiltzea du helburu. Festibal honek Loraldia eragileak azken hamarkadan burutu dituen hainbat… Irakurri gehiago
Arte Ikastaroa Komikia Literatura 

Idazketa Tailerra Donostian

Udazken honetan, idazketa tailerra antolatu dute Donostiako Kontadores Gazte Zentroan. Tailerra bi espezialitate izango ditu: komikia eta idazketa sortzailea. ‘Hitza ematen dizut’ idazketa sortzailea eta interpretazioa lantzeko tailerra da: sorkuntza-espazio bat. Bertan, ahotsa eta hitzak esploratuko ditugu, ahozko narrazioaren bidez eta hainbat testu eta poema eszenaratuz. Komikigintza tailerrean, berriz, marrazketa teknikak ikasiko dituzte parte-hartzaileek. Saioetan zehar, narrazio grafikoaren oinarriak finkatzeko… Irakurri gehiago
Lehiaketak Literatura 

Eleberri laburren lehiaketa

‘Pallars Sobra’ 18 eta 29 urte bitarteko gazteentzako literatura-lehiaketaren berri izan dugu Sarearen bidez. Gazteen artean literatura-sorkuntza kontakizun laburraren formatuaren bidez sustatzea du helburu. Lanek 75 eta 150 orrialde bitarteko luzera izan behar dute. Gaztelaniaz edo katalanez idatzita egon beharko dute. • PDF bidalketa-formatua • A5 orriaren tamaina (laukitxoa) • Iturria: “Times New Roman”, 12 tamaina • Lerroartea 1,15 Saria:… Irakurri gehiago
Hemeroteka Lehiaketak Literatura 

Gazteentzako kontakizun laburren lehiaketa

4. DBHko eta Batxilergoko lehen mailako ikasleei zuzendutako kontakizun laburren literatur lehiaketa antolatu du UNED Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitateak. Kontakizunek gaztelaniaz idatzita egon beharko dute, gehienez ere 2.000 hitz izanen dituzte eta gutxienez 1.000.Lanak martxoaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira. Bi sari banatuko dira: bata 800 eurokoa eta bestea 600 eurokoa. Irakurri gehiago
Lehiaketak Literatura 

Gazteentzako poesia lehiaketa

12 eta 18 urte bitarteko idazleei zuzendutako nazioarteko poesia lehiaketa antolatu du Murtziako Almazas herriko Vega Media deritzan irakaskuntza kooperatiba elkarteak. 10 eta 30 bertso bitarteko idazlanak aurkez daitezke lehiaketara. Gaia, berriz, honako hau da: ‘Ez zara ikusezina’. Antolatzaileen arabera, samurtasunez hitz egin beharko da mundu honetako edozein izaki edo pertsonari buruz. Irakurri gehiago
Hemeroteka Lehiaketak Literatura 

Arcipreste de Hita Poesia Saria

Alcalá la Realeko Udaleko Kultura sailak “Arcipreste de Hita” izeneko 44. Poesia Sarirako deia egin du. BIrabazleak, bere lana Pre-textos argitaletxe ospetsuan argitaratzeaz gain (1.000 ale banatuko ditu), saritutako poema-liburuaren 50 ale jasoko ditu. 35 urtetik beherako poetak aurkezten ahalko dira, edozein nazionalitate edo bizilekutakoak, betiere jatorrizkoak gaztelaniaz aurkezten badituzte. Obraren azalera ez da 400 bertso baino gutxiago izanen, ezta… Irakurri gehiago
Hemeroteka Lehiaketak Literatura 

Donostia Kultura Poesia Lehiaketa

Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako DK poesia lehiaketaren 6. edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Helburua euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da: 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da. Lanen luzera gehienez 1000 bertso-lerrokoa izango da eta gutxienez 600ekoa. Lanak aurkezteko epea 2022eko abenduaren 31n amaituko da. Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli… Irakurri gehiago