2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

TRB

TRB synthwave estilo elektronikoa egiten duen taldea da. 2023an ‘Elektrik Haiz’ eta ‘Baztan’ singleak kaleratu ostean, ‘Turbo retrobator’ estudioko lehen album luzea argitaratu dute. Etxahun eta Oscarrek sortu zuten TRB 2022an, Zazkel taldearen errautsetatik. Mikel Laboa eta Joxean Artzeren ‘Baztan’ abestiaren bertsio elektroniko gaurkotua izan da TRBren singlearen gaia. Proiektu erabat interesgarria. TRB, Sopelan sortua, Euskal Herriko synthwave estilo elektronikoa… Irakurri gehiago
Kategorizatu gabe Musika 

Bulego: ‘Aldatu aurretik’

Bulego taldeak bigarren albuma argitaratu du 2023. urtean. ‘Aldatu aurretik’ du izenburu beraiek ‘kontzeptualtzat’ jotzen duten estudioko lan luzeak. Guztiok bizi ditugun aldaketen inguruan ari dira lanan osatzen duten hamar abestietan: bikote batekin hasi edo amaitzea, harremanak, beste leku batera bizitzera joatea… Zalantzarik gabe, 2023ko musika nobedaderik interesgarrienetakoa. Irakurri gehiago
2022ko euskal musikari gazteak Kategorizatu gabe Musika 

Janus Lester (2022 euskal musikaria gazteak)

2022. urtean nabarmendu diren euskal musikari gazteen artean, asko gustatu zaigu ‘Ez gaitzala loak harrapatu’, Janus Lester taldearen albuma. Jokin Pinatxo musikari beratarraren proiektu berria da Janus Lester. Lo egin ezinik igarotako gauei edo loak harrapatzerik nahi ez duzun horiei abesten die, swing eta soulez betetako kantuetan. Mattin Arbelaitz, Garazi Esnaola, Ane Bastida, Andoni Arriola, Javi Echarri eta Julen Suarez… Irakurri gehiago
2023an jarraitu beharreko artista gazteak Kategorizatu gabe Musika 

Blondshell (Sabrina Teitelbaum)

Blondshell, Sabrina Teitelbaum izenez ere ezaguna, alt-rock eszenan gorantz doan izarra da. Emozioz betetako single-serie batekin, bizkor bereganatu ditu jarraitzaileak.’Teitelbaumen musikak zintzotasuna eta emozio gordina ditu ezaugarri. “Veronica Mars” albumean, 2000. urteko detektibe-serie bati omenaldia egiten dio, melodia itsaskor eta MTVren duin batekin. Bestalde, Olympus abestiak intentsitate itogarriz aztertzen du maitasun toxikoa. Musikari gisa duen talentuaz gain, Teitelbaum ezaguna da… Irakurri gehiago
2023an jarraitu beharreko artista gazteak Kategorizatu gabe Musika 

Carr

CARR Erresuma Batuko konpositore eta musikari gaztea da. Ahots eta presentzia eszeniko, CARRek berehala irabazi du izen ona. Arima klasikoak eta ‘R&B’ musikak eragin handia izan zuten CARR proiektuan. Hori nabarmena da haren ahots leun eta hunkigarrian. Adin goiztiarrean hasi zen bere musika idazten eta interpretatzen, eta bere grina eta dedikazioa handituz joan dira urteekin. Azken urteotan, CARRek ‘banakako’ eta… Irakurri gehiago
Hemeroteka Kategorizatu gabe 

Unibertsitateko bizitzari buruzko literatur lehiaketa

Kordobako Unibertsitateak antolatutako ekimen interesgarri baten berri jaso dugu. Hain zuzen ere, Unibertsitateko bizitzari buruzko nazioarteko literatur lehiaketa antolatu dute. Eta erakunde horren web orrian irakur ditzakezu oinarriak. Idazkiak 2023ko martxoaren 17ra arte aurkez daitezke. Lehiaketak bi modalitate ditu, eta horietako batean, gazteei zuzendutakoan, 30 urtetik beherakoek bakarrik har dezakete parte. 600 euroko sari nagusia eta 200 euroko akzesita irabaz… Irakurri gehiago
Ikastaroa Kategorizatu gabe Musika Musika Eletronikoa 

Musika esperimental eta soinu-arte tailerra (Azkuna Zentroa)

Soinu-esperimentazio musikalaren mugimendu eta ordezkaririk garrantzitsuenak ezagutzeko aukera ematen du Bilboko Azkuna Zentroak, eta soinuarekin eta haren pertzepzioarekin plastikoki esperimentatzeko.M Horretarako, tailer hau antolatu dute, musika esperimentalaren eta soinu-artearen Hotsetan programaren baitan. Oraingoan, Jonathan García Lana ‘Tunipanea’, Iker Ruiz de Apodaka ‘Judy’ eta Oier Iruretagoiena izango dituzte gonbidatu. Soinua denbora errealean grabatzeko eta editatzeko tresnei buruz jardungo dute, besteak beste.… Irakurri gehiago
1 5 6 7 8