“Bapeatzea ez da dirudiena”: lurruna ez da hain inozentea
Zigarro elektronikoak modan daude… baina arriskutsuak ere bai. Horregatik, Nafarroako Osasun Publikoak “Bapeatzea ez da dirudiena” kanpaina jarri du martxan, gazteen eta nerabeen artean bapeatzearen arriskuez kontzientziatzeko.
Zer gezur daude hor?
– “Fruta zaporeko lurruna besterik ez da” ❌
– “Ez du mendekotasunik sortzen” ❌
Egia da bapeatzean arnasten den aerosol horrek nikotina, metal astunak (nikela, beruna…), substantzia kantzerigenoak eta zapore-emaile toxikoak izan ditzakeela.
Datu kezkagarriak Nafarroan:
📊 14–18 urteko gazteen %48,5ek noizbait bapeatu du
📊 %36k azken urtean egin du
(2021etik gora egin du nabarmen)
Kanpainaren helburua argia da:
– Bapeatzea kaltegabea delako ideia faltsua haustea
– Kontsumoa prebenitzea
– Informazio fidagarria ematea erabaki kontzienteak hartzeko
Mezu batzuk zuzenean:
🛑 “Ez da jostailu bat”
🛑 “Ez da moda hutsa”
🛑 “Nerabezaroan bapeatzeak tabakoarekiko mendekotasuna handitzen du”
Kartelak, bideoak eta sare sozialetako edukiak kalean eta online ikusiko dituzu.
🔎 Info gehiago:
bapeatzeaezdadirudiena.nafarroa.eus
