Ikastaroa Kategorizatu gabe Teknologia 

Martxan da, Memeka euskarazko meme-lehiaketa

Interneteko kulturan, memea umorezko mezu sinplea da, zabalkuntza handi eta azkarrekoa, eta, gehienetan, jatorrizko irudi, bideo edo testu baten nahasketa satirikoan oinarritzen dena. Memeak komunikazio bitarteko eta elementuak dira gazteentzat, eta bereziki sare sozialen eta mezularitza programen bidez partekatzen dituzte, euren sentimenduak adierazteko, egoera bat azaltzeko edo besterik gabe lagunekin dibertitzeko. Umorea, satira, ironia… lantzen dituzte gazteek bitarteko grafikoen bidez,… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak 

Orientazio soziolaborala doan

Gazteentzako Orientazio Sozilaboral eta Juridikoa doan eskainiko dute Getxon. ‘Prest’ du izena Getxo Gaztek bultzatutako zerbitzuak. 18 eta 30 urte bitarteko gazteek behar duten aholkularitza eskaintzen du: langileen eskubideak, lan kontratuak, ekintzailetza, fiskalitatea, etxebizitza… Prest zerbitzuarekin harremanetan jartzeko, honako email honetara idatzi behar duzu: prest@getxo.eus Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Gazteentzako ikastaroak Getxon

Gazteei zuzendutako hiru ikastaro eskainiko dute Getxo 2024ko otsailetik ekainera bitartean. Boxeoa, elikagaien manipulazioa eta lehen sorospenak ikasteko aukera izango dute animatzen direnek. Parte hartzeko, Getxo Gazte zerbitzuarekin harremanetan jarri behar duzu. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Kuma No MotorHitz

Baionako Kuma No Motor taldeak ‘Baiona zikina’ izenburuko bigarren diskoa kaleratu du 2023an. Hitz politiko eta sozialak erabili ditu Iban kantaria buru duen hirukoteak. geldikeria eta etsipena gogorki kritikatuz, baina baita beldurrak eta gogo iluntasuna aipatuz ere. ‘Baiona zikina’ kantuak ematen dio izena lanari. Abesti horrek mezu hau sinbolizatzen du: taldekideen barne hersturak azaleratzen dituen hiri iluna da hau, baina… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

‘Traganarru’ (Rukula)

Rukula taldeak estudioko hirugarren diskoahttps://rukula.bandcamp.com/album/rukula argitaratu du 2023an. ‘Traganarru’ du izena eta, aurrekoak bezala, rock instrumentala oinarri duen koktel dantzagarri eta erotzat jo daiteke. Taldea 2014an sortu zen eta orain arte Andoaingo Garate estudioan grabatu ditu lan guztiak, Martxel Arkarazo soinu teknikari eta taldekidearen aginduetara. Online entzun eta zuzenean ikustea gomendatzen dizugu! Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Erroka, elektrofolk

Erroka taldearen disko interesgarria utzi digu 2023an. Taldearen izena darama lanak, Alemanian eta Euskal Herrian grabatutako hamalau abestiz osatuta dago eta bost urteko sormen eta ikasketa prozesuaren emaitza da. Iker de las Heras eta Manex Pagola musikariek osatzen dute Erroka taldea, biak Hernanin jaioak. Akordeoia eta biolinaren laguntzaz lurralde ezberdinetako musika jotzen dute elektronikarekin nahastuta. Musikalki ‘elektrofolk’ bezela definitzen dituzte… Irakurri gehiago
1 3 4 5 6 7 32