2023ko musika nobedadeak Musika 

Ezezez

Ezezez talde bilbotarrak nolabaiteko lerroa osatu du 70eko hamarkadako psikodeliaren eta grunge berritzaileenaren artean. Horrekin batera, punk zipriztinak ere erakusten ditu ‘Katuzaldia’ albumak, taldeak grabatu duen bigarrenak. Taldea 2022 sortu zen Unai Madariaga musikariaren eskutik. Geroago batu zitzaizkion Alvaro Olaetxea (Capsula) y Mikel Irigoyen. Talde erabat interesgarria iruditu zaigu. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Indabe

Donostiako Antiguo auzotik datorkigu Indabe taldea. Amaiak, Uxuek, Norak eta Peruk (baxua, guitarrak eta bateria, hurrenez hurren) osatzen dute eta musikalki pop-rock eremuetara garamatzate. Bi urte inguruz jai eta gaztetxeetan bertsioak jotzen ibili ondoren, haien lehen maketa kaleratu zuten 2023ko uztailean. ‘Noiz arte?’ 18 urteko lau gazteren kezka eta ilusioak islatzen dituzte beraien kantuetan. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Lotura

Lotura taldeak ‘Erantzunaren zain’ EPa aurkeztu du 2023an. 2021ean kaleratutako ‘Automatak izan’ (Gaua Records) izenburuko lanaren ondotik dator album hau. Andoni Ugalde gitarrajoleak sortutako proiektua da Lotura, Pablo Bueno (baxua), Antonio Suarez (bateria) eta Iker Aginaga (ahotsa) musikari eta lagunekin batera. Metalaren inguruan mugitu dira taldea sortu zenetik. Bi urteko epean, hainbat kontzertu eman dute eta ‘Los Conciertos de la… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Izpi (Alejo Orgegozo)

Ke Lepo du izena Alejo Orbegozo musikari eta konpositore zestoarraren proiektu berriak. Hainbat proiektutan aritu ondoren, ‘Izpi’ izenburuko bakarkako lehen albuma kaleratu du 2023an. Disko honetan, elektronika argi eta introspektiboa hartu du abiapuntu, ukitu ilunekin nahastuz. Horrela, paisaia intimo bezain pertsonala osatu du Forbidden Colours diskoetxearekin argitaratuko den lan interesgarri honetan. Alejo Orbegozo musikari eta konpositore zestoarraren proiektu berria da… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Bengo

Bengo izenarekin aurkeztu du bere burua musika eszenan Aitor Bengoetxea Oiartzungo artistak. ‘Bizirik`(2023) du izenburu haren bigarren lanak. Bertan, pop doinua eta musika urbanoa uztartu ditu. 2020an erabaki zuen Bengok musikaren bidea hartzean. 2021ean, berriz, debuteko lana argitaratu zuen, ‘4taupada’ EPa. Orduan azaldutako inpresio ona berretsi du bigarren lan honekin, aurrerantzean kontuan hartzeko artista izango dela erakutsiz Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Moxal

Moxal (Hannot Mintegia) eskarmentu handiko musikaria. Aspalditik ikusi dugu agertokian Audience taldearekin, baina duela urte batzuk bakarkako ibilbideari ekitea erabaki zuen. ‘Zaldikatu’ (FC, 2019) izan zen bere bakarkako lehen lana. Haren ondoren etorri zen ‘arrebetxe’ (FC, 2020). 2023an, berriz, ‘Nabar’ Lp bikaina aurkeztu du. Folk tradizioa trip-hoparekin, elektronika abangoardistenarekin edota zinema-musikarekin nahastu ditu bertan Gernikako musikariak. Miren Narbaiza , Anari,… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Galder

Galder Izagirre Berri Txarrak, Kuraia eta DUT taldeetan aritu da bateria jotzen. Orain, berriz, bakarkako bideari ekitea erabaki du eta horren emaitza du ‘ESC’ (Forbidden Colours) bakarkako albuma. Beral konposatu, interpretatu eta ekoitzi ditu albuma osatzen duten hamar kantuak. Bertan, maisutasunez uztartu ditu rock doinuak, soinu elektronikoak eta gitarra indartsuak, atmosfera ilun eta dentsoak sortzeko. Irakurri gehiago
1 12 13 14 15 16 35