2023ko musika nobedadeak Musika 

Bengo

Bengo izenarekin aurkeztu du bere burua musika eszenan Aitor Bengoetxea Oiartzungo artistak. ‘Bizirik`(2023) du izenburu haren bigarren lanak. Bertan, pop doinua eta musika urbanoa uztartu ditu. 2020an erabaki zuen Bengok musikaren bidea hartzean. 2021ean, berriz, debuteko lana argitaratu zuen, ‘4taupada’ EPa. Orduan azaldutako inpresio ona berretsi du bigarren lan honekin, aurrerantzean kontuan hartzeko artista izango dela erakutsiz Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Moxal

Moxal (Hannot Mintegia) eskarmentu handiko musikaria. Aspalditik ikusi dugu agertokian Audience taldearekin, baina duela urte batzuk bakarkako ibilbideari ekitea erabaki zuen. ‘Zaldikatu’ (FC, 2019) izan zen bere bakarkako lehen lana. Haren ondoren etorri zen ‘arrebetxe’ (FC, 2020). 2023an, berriz, ‘Nabar’ Lp bikaina aurkeztu du. Folk tradizioa trip-hoparekin, elektronika abangoardistenarekin edota zinema-musikarekin nahastu ditu bertan Gernikako musikariak. Miren Narbaiza , Anari,… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Galder

Galder Izagirre Berri Txarrak, Kuraia eta DUT taldeetan aritu da bateria jotzen. Orain, berriz, bakarkako bideari ekitea erabaki du eta horren emaitza du ‘ESC’ (Forbidden Colours) bakarkako albuma. Beral konposatu, interpretatu eta ekoitzi ditu albuma osatzen duten hamar kantuak. Bertan, maisutasunez uztartu ditu rock doinuak, soinu elektronikoak eta gitarra indartsuak, atmosfera ilun eta dentsoak sortzeko. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Esne Beltza

Xabi Solano eta Jon Garmendia buru, konpromisoa, mestizajea eta jaia dira nagusi Esne Beltzaren musikan, erritmo eta eraginak batzen dituen koktel-ontzi koloretsua osatuz. ‘Esne Bidea’ du izenburu taldearen lan berriak, keinu eginaz bere izenari, sorrerari. Esnea ez da beltza, eta Esne Bidea ez da esnez osatutako bidea, izarrez osatutako espiral bat da, kiribilean, biribil handi bat, hasiera eta bukaerako puntarik… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Oihu

Erich Ibarrolak (ahotsa), Martin Graok (gitarra), Julen Teresesk (bateria) eta Urko Urbietak (baxua) osatzen dute Oihu, Donostian 2015ean sortutako rock eta metal taldea. 2023an lehen album luzea kaleratu dute, ‘Flysch’ izenburupean. Bertan, taldekideen erreferenteak diren zenbait talderen influentziak aurki daitezke, Berri Txarraken metaletik Willis Drummonden rockeraino, beti ere haien estilo propioarekin nahastuta. Oihu Erich Ibarrolak (ahotsa). Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Koadernaketa belgarra (Gauekoak)

Gazteak kriss kross koadernaketa belgarraren artisautzara hurbildu nahi dituzte, Gasteizko Gauekoak programaren barruan. Liburua objektu artistiko gisa eta ez bakarrik obra idatzi gisa ulertzea du helburu. Zigor Anguiano Gasteizko koadernatzaile profesionalak emango du ikastaroaa. Tailer honetan oinarrizkoak erakutsiko dira eta koadernaketan lehen urratsak emango ditugu. 2023/02/18 10:00 – 14:00 Kanporale berria 4 (Zigor encuadernación) 2023/02/18 10:00 – 14:00 Kanporale berria… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Zeramika kalkatzen (Gauekoak)

Zeramika kalkatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Gasteizen, Gauekoak programaren baitan. Kolore-zatitxoak, ur eta pazientzia bidez bol edo postre plater baten gainean jarriko dituzte. Motibo abstraktuak, figuratiboak, narratiboak edo apaingarriak aplikatu ahal izango dira. Etxeko platerak apaintzeko erabili daitezkeen teknika erraz eta dibertigarriak! 2023/02/24 18:00 – 21:00 San Bizente Paulekoaren kalea 21 (LABE. Gazte Laborategia) Irakurri gehiago
1 10 11 12 13 14 32