Henrike Knörr Sariak: Arabako euskararen erabilera ikertzeko laguntza

Tumatxa Gazteak

Arabako euskararen egoera eta erabilera ikertzeko interesa duten unibertsitateko ikasleek Henrike Knörr Sarietan parte hartzeko aukera dute beste behin. Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako ekimenaren helburua ikerketa-grina sustatzea eta Arabako soziolinguistika aberastea da.

Sariak Arabako Lurralde Historikoan euskararen erabilera ikertzen duten proiektuei zuzenduta daude, lurralde osoan, eskualde batean edo eremu zehatz batean egindako lanei. Master amaierako lanak lehenesten dira, baina gradu amaierako lanak eta ikerketa monografikoak ere onartzen dira.

Guztira, bi proiektu sarituko dira, bakoitza 2.000 eurorekin. Parte hartzeko, proiektuak unibertsitateko irakasle doktore baten bermea izan behar du. Kalitatea, metodologia, egingarritasuna eta Arabako euskararen biziberritzeari egindako ekarpena hartuko dira kontuan.

Eskabideak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 14an amaitu zen. Aukeratutako proiektuak garatzeko, ordea, denbora gehiago izango dute: lanak 2027ko irailaren 29rako entregatu beharko dira.

Sariak Henrike Knörr (1947-2008) euskal filologo, katedradun eta euskaltzainaren omenez sortu ziren. Arabako euskararen eta toponimiaren ikertzaile nekaezina izan zen, eta sari hauen bidez haren ikerketa-grina belaunaldi berrien artean sustatu nahi da.

Erlazionatutako sarrerak