Norabide: ongizate emozionala lantzeko gunea Barakaldon
Tumatxa Gazteak
Barakaldoko Gazte Bulegoak Norabide – Ongizate-gunea jarri du gazteen eskura, eguneroko bizitzako erronkei aurre egiteko eta ongizate emozionala zaintzeko tresnak eskaintzeko. Ikasketek, lanak, harremanek eta erabakiek sortzen dituzten kezken artean, hitz egiteko, hausnartzeko eta esperientziak partekatzeko espazioa da.
16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eskaintza, eta jarduerak doakoak dira. Saioetan, besteak beste, emozioak kudeatzeko, harreman osasuntsuak eraikitzeko eta norberaren beharrak adierazteko baliabideak landuko dituzte.
Hurrengo saioa abenduaren 1ean izango da: norberaren mugak jartzen eta beharrak modu asertiboan adierazten ikasteko tailerra. 18:00etatik 19:30era egingo da, Barakaldoko Gazte Bulegoan (San Juan kalea, 17).
Jarduera guztiak doakoak dira. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, Gazte Bulegoarekin harremanetan jar zaitezke: 94 478 95 96 edo 688 63 99 35 (WhatsApp). Eskaintza azaroaren 30era arte egongo da zabalik. Bizkaia Gazteak
