Zure musika erakusteko prest? Gazte Talent 2026!

Tumatxa Gazteak

Musika talde edo bakarlari gaztea bazara, Gazte Talent 2026 lehiaketa zuretzat da! Gasteizko Udalaren Gazteria eta Kultura Zerbitzuek eta Jimmy Jazz Elkarteak antolatutako ekimenak Arabako talentu gazteari eszenatokian aritzeko aukera eskaintzen dio.

12. edizioa izango da aurtengoa, eta Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko Konderrian bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 35 urte bitarteko gazteek har dezakete parte. Taldekideen %25ek 35 eta 40 urte artean izan ditzakete.

Izen-ematea irailaren 17tik azaroaren 16ra egonen da zabalik, biak barne. Online eman dezakezu izena, gaztetalent@gmail.com helbidera mezu bat bidalita, gaian “Gazte Talent 2026” eta taldearen edo bakarlariaren izena adieraziz. Aurrez aurre ere egin daiteke, Jimmy Jazz aretoan edo Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan, oinarrietan zehaztutako dokumentazioa aurkeztuta.

Izen-ematea bi modutan egin dezakezu: online, posta elektroniko bat bidalita gaztetalent@gmail.com helbidera, gaian “Gazte Talent 2026” eta taldearen edo bakarlariaren izena jarrita; edo aurrez aurre, Jimmy Jazz aretoaren bulegoetan (Aldabe kalea 34, 1. esk., 10:00etatik 14:00etara) edo Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (Plaza Berria 1). Azken horretan, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta, astearte eta ostegunetan soilik, 17:00etatik 19:00etara eman dezakezu izena.

Animatu, prestatu zure proposamena eta eman zure musikari entzunarazteko aukera!

Erlazionatutako sarrerak