Labur Gaztea: sakondu film laburren munduan Nafarroan
Zinemagintzan lehen urratsak eman nahi badituzu, Labur Gaztea tailerra interesgarria izan daiteke. Iruñeko Udalak eta NIFF – Nazioarteko Zinema Jaialdiak antolatutako ekimenak film laburren munduan sakontzeko aukera emanen die 16 eta 30 urte bitarteko gazteei.
Tailerrean, zinema-proiektu bat sortzeko prozesuaren hainbat alderdi landuko dira: ideia eta erreferenteak, gidoia eta egitura narratiboa, ekoizpena, zuzendaritza, filmaketa eta muntaketa. Gainera, proiektu propioa garatzeko estrategiak ere ikasiko dituzte parte-hartzaileek.
Irailaren 14tik 17ra izanen da, 17:00etatik 20:00etara, Gaztearen Etxean (Zangotza kalea, 30). Prezioa 12 eurokoa da.
Parte hartzeko, Iruñean erroldatuta egon edo hirian bizi zarela egiaztatu beharko duzu, eta Labur Gaztea tailerraren aurreko edizio batean parte hartu izana ere baldintza da. Izena emateko epea abuztuaren 24tik irailaren 3ra izanen da, online.
Tailerrean parte hartzen dutenek, gainera, proiektuaren dosierra, posterra, trailerra edo teaserrra, promo-irudiak eta aurkezpena eta banaketa prestatzen ikasiko dute. Zure laburra urrunago eraman nahi baduzu, hau izan daiteke lehen urratsa.
