Egile berriendako euskarazko literatura lehiaketa martxan da

Idazle gazteen interesekoa izan daitekeen deialdia zabaldu du Iruñeko Udalak. Egile berriendako euskarazko XXXVI. Literatura Lehiaketaren bidez, euskarazko literatura-sorkuntza sustatu eta idazle hasiberriei beren lanak ezagutarazteko aukera eman nahi zaie.

Lehiaketan parte har dezakete Nafarroan jaio edo bizi diren egile berriek. Lanek euskaraz, jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute, eta gai librea izanen dute. Egile bakoitzak lan bana aurkez dezake modalitate bakoitzean.

Aurreko edizioetan bezala, bi modalitate izanen dira: narrazioa eta poesia. Ohikoa denez, modalitate bakoitzean 2.500 euroko lehen saria, 1.000 euroko bigarrena eta 500 euroko hirugarrena banatuko dira. Gainera, epaimahaiak 250 euroko aipamen bereziak ere ematen ahalko ditu.

Lehiaketa hau urteak dira euskarazko idazle berriak ezagutarazteko erreferente bihurtu dela, eta lehen lanak argitaratzeko bultzada garrantzitsua eskaintzen du.

Deialdiaren oinarri osoak eta parte hartzeko baldintzak Iruñeko Udalaren eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren webguneetan kontsulta daitezke.

Informazio gehiago: www.pamplonaescultura.es

Erlazionatutako sarrerak