Migratzaile gazteen %20k pairatu du diskriminazioa Nafarroan
Tumatxa Gazteak
Nafarroako gazteen errealitatea gero eta anitzagoa da. Hala ere, “Gazteria eta migrazio mugimenduak” txosten berriak erakusten du migratzaile gazteen %20k diskriminazioa pairatu duela noizbait; bertako gazteen artean, berriz, ehunekoa %11koa da.
Begoña Alfaro lehendakariordeak aurkeztutako azterlanaren arabera, gaur egun Nafarroako gazteen laurdena Espainiatik kanpo jaioa da, eta ia %30ek atzerrian jaiotako bi guraso ditu. Horrek agerian uzten du Nafarroako gazteria gero eta askotarikoagoa dela, eta aukera berdintasuna bermatuko duten politikak sendotzen segitu behar dela.
Txostenak erakusten du, halaber, gazteen %55ek ez duela erlijioarekiko lotura handirik, eta hizkuntzen erabileran gaztelania dela nagusi egunerokoan. Aldi berean, euskararen erabilerak gora egiten segitzen du hezkuntzan eta komunitateko hainbat eremutan.
Bestalde, Eva Gurría Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak azaldu du diskriminazio egoerak batez ere ikastetxeetan eta aisialdiko espazioetan gertatzen direla, askotan hizkuntza edo erlijioarekin lotutako arrazoiengatik.
Erronkak erronka, txostenak ondorioztatzen du migratzaile gazte gehienak ongi integratzen direla Nafarroako gizartean, nahiz eta gizarte-kohesioa eta berdintasuna indartzen segitzea ezinbertzekoa izan.
Informazio gehiago:
juventudnavarra.es
